
Ostiralean, abuztuak 3, egun osoan zehar, Hondarribiko portuan, nahi duten guztiek bisitatu ahal izango dute Saltillo UPV/EHUko eskola-ontzia, ate irekien jardunaldia egingo baitu. Ezusteko batzuen ondorioz, tripulazio bezala Mikel Lejarza kapitaina eta Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko 14 ikasle daramatzan garaiko belaontziak itsas bidaiaren egutegia aldatu behar izan du. Honako hau izango da datozen egunetarako egutegia:
Abuztuak 3 Ate irekiak Hondarribian
Abuztuak 4 Hondarribia - Donostia
Abuztuak 5 Donostia
Abuztuak 6 Donostia - Getaria
Abuztuak 7 Ate irekiak Getarian
Abuztuak 8 Getaria - Santurtzi
Era berean, Saltillo belaontzia Hondarribiko Marinel Azokan, abuztuaren 24tik 26ra, eta La Rochelleko Saloi Nautikoan, irailaren 19tik 26ra, ere egongo da.
Saltilloren historia
Saltillo 1932an eraiki eta bi urte beranduago erosi zuen Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak. 1946tik 1963ra arte Galindezek errege-familiari utzi zion belaontzia, erabil zezan. 1968an Galindezek Nautika eta Itsasontzi-makineria Eskolari itsasontziaren emaitza egin zion. Zaharberritu ondoren berriro itsasoratu zen 1998an eta gaur egun UPV/EHUko ontzi-eskola bezala erabiltzen da.
Hasierako eguna 2012/08/03
Amaiera eguna 2012/08/08