Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Arte Ederren Fakultateko ikasleen bosgarren interbentzioa Deustuko zubian

'En blanco' izenburupean, Igor Rezolaren lana testuinguruarekin harremanean dauden lau istorio txikiz osaturiko proiekzio batean oinarritzen da

Ostiralean, abuztuak 3, 19:00etan, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolan, UPV/EHUko hirugarren zikloko ikasleek sortu eta garatu duten 'Interbentzioak Deustuko zubian' proiektu artistikoaren bosgarren erakusketa inauguratuko da. Oraingoan, Deustuko zubiko aginte-etxolak Igor Rezola "Dizebi" ikaslearen "En blanco" interbentzioa hartuko du abuztuaren 29ra arte.

Gilek azaldu duenez, interbentzio hau "testuinguruarekin harremanean dauden lau istorio txikiz osaturiko proiekzio batean oinarritzen da. Horretarako, robot-xurgagailu batek bere gainean daraman bideokamera baten bitartez etxolaren azpialdean dauden gela desberdinetako zoruetan dagoen hautsa jasotzen duen bitartean lorturiko irudi horiek dira erakusten direnak".

Proiekzioaren bitartez, espazioa fisikoki erakutsi nahi izatearekin batera, zubiaren inguruko memoriaren une jakin bat ere berreskuratu nahi du artistak, "hain zuzen, jarduera industrial oparo batetik bere gainbehera iritsi zen arteko unea. Hala ere, iraganaren berrikuste hau, gaur egungo gertakizun sozial eta kulturalekin harreman zuzenean ipintzen da, denboraz kanpoko suertatzen delarik azkenean", dio Gilek.

'Interbentzioak Deustuko Zubian' proiektu honen sortzailea Juan Pablo Orduñez "Mawatres" UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko hirugarren zikloko ikaslea da, eta inguruak irentsitako iragan industrialaren elementu hau berreskuratu nahi du hainbat interbentzio artistikoren eszenatoki bezala erabiltzeko. Proiektua irailera arte luzatuko da eta, hiru astero, interbentzio berri bat aurkeztuko da bertan.

Komando Trinik, Eider Egurenek, Ainhoa Gilek eta Miriam Isasik jada egin duten erakusketen eta Igor Rezola "Dizebi" egiten ari den honen ostean, artista gonbidatu gisa parte hartuko duen Juan Azpitarterenak emango dio bukaera proiektuari.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa


Hasierako eguna 2012/08/03

Amaiera eguna 2012/08/22


Azken eguneratzea: 2012/08/20