Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Uniekintzaile III. edizioko sariak banatzea

Enpresa ideien lehiaketak Araban gauzatzeko asmoa duten ekimen berritzailetako edo oinarri teknologikoko unibertsitateko ekimenak bultzatu nahi ditu

Ostiralean, uztailak 20, 12:00etan, UPV/EHUko Lucio Lascaray-ko Bideokonferentziako Aretoan, Gasteizen, Uniekintzaile /Inizia sariak banatzea ekitaldia izango da. Arabako Campusak ematen ditu sari hauek bi urtetan behin eta haien helburua da ekimen berritzaile edo oinarri teknologiko Araban enpresa baten sorrera ekar dezaketen proiektuak sustatzea. Aldi berean, lehiaketa honek bultzatu nahi ditu besteak beste: unibertsitate komunitatearen artean enpresa kultura laguntzea eta zabaltzea; unibertsitateak enpresa berriak sortzeko duen ahalmen berritzailea baliatzea; eta lan arloan sartzeko formula berriak bideratzea.

Uniekintzaile sariak laguntza handia ematen die saridunei, ekimen irabazleak 5.000 euroko saria lortzen baitu eta bigarren saria 2.500 euro. Aldi berean, epaimahaiak horrela erabakiz gero, 1.000 euroko bi accesit eman ditzake. Sari eta accesit horiek saritutako proiektua aztertzeko eta garatzeko prestakuntza jarduera eta zerbitzuetan erabili beharko dira.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Eugenio Ruiz Urrestarazu, UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordea
  • Edurne Simón, UPV/EHUko, Arabako Campuseko Errokteordetzako Garapeneko
UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa


Hasierako eguna 2012/07/20

Amaiera eguna 2012/07/20


Azken eguneratzea: 2012/07/19