Erakunde publiko eta enpresa pribatuen hainbat ordezkarik, zein ikertzaile batzuk, gai horri buruz eztabaidatuko dute Sarrikon
Asteazkenean, uztailak 4, Basoko Etxean (Sarriko), abiatuko da "Generación de valor social a través de los stakeholders" uda ikastora, UPV/EHUren BizBAKek antolatuta. Ikastaro honek "balio sozialari" buruzko kontzeptuaren inguruan hausnarketak trukatzeko gune bat izan nahi du, hiru egunetan zehar. Horretarako, aditu talde oparoa eta askotarikoa izango dute, eta erakunde publiko eta enpresa pribatu handien parte-hartzea ere izango dugu, baita hirugarren sektoreko erreferentziazko erakundeena ere. Halaber, Unibertsitateari loturiko ikertzaileek gai honen inguruan azkenaldian lantzen ari diren berrikuntzen berri emango dute.
Egungo krisi ekonomikoak agerian jarri du adierazle ekonomikoak ez direla nahikoak erakunde baten emaitza balioesteko. Balio ekonomikoarekin batera, badira beste kontzeptu batzuk ere: balio soziala eta emozionala, eta nabarmen zabaltzen dira balio horren hartzaileak; akziodunetatik stakeholder-etaraino. Hala ere, balio modu berriak aztertzeko eta modu objektiboan hartzeko eta balio horiek aurrez banatzeko metodologiak garatu ez izanak dakarren arazoarekin topo egin dugu, eta, askotan, arazo hori emaitzen kontutik apartekoa da. Horren harira dator ikastaro hau, non mahai-inguruak egingo dira, parte-hartzaileen interakziorako guneak jarriz.
Egitaraua:
Uztailak 4, asteazkena
- 9:00 Dokumentazio banatzea eta hasiera: ANDRÉS ARAUJO DE LA MATA, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuordea.
- 9:15 "Gestión de los intereses de los stakeholders en entidades públicas" MIKEL UGALDE (Director EUSKALIT), JOSÉ Mª ESCOLÁSTICO (Bilboko Udal Etxebizitzak-en zuzendariordea.
- 10:45 "Gestión de los intereses de los stakeholders en la empresa privada" PASCUAL OLMOS ( Marketing Europa REPSOL zuzendaria) eta JOSÉ FELIZ GONZALO (Kalitate zuz. Eta RSE EUSKALTEL)
- 12:15 "Gestión de los intereses de los stakeholders en el Tercer Sector" PEPA TORRES (FEACEM-go gerentea) y LUIS Mª ULIBARRI (INNOBASQUE-ko Gizarte Berrikuntza zuz.)
- 16:00 MAHAI INGURUA: "Valor social de las finanzas" Moderatzailea: LEIRE SAN JOSÉ (UPV/EHU). Partehartzaileak: JUAN ANTONIO AZKUNAGA (ECRI-UPV/EHU), JORGE GUTIÉRREZ (HEGOA), JOAN MANUEL SINDE (ALE)
Uztailak 5, osteguna
- 9:00 Hasiera: FELIPE YARRITU, RSE, Eusko Jaurlaritzako Giza Ekonomia eta Autonomoak zuzendari orokorra
- 9:15 "Generación de valor de la Economía Social" FELIPE YARRITU (Eusko Jaurlaritza), MARIBEL MARTÍNEZ (CEPES)
- 10:45 "Generación de valor social en la empresa privada" ROBERTO GIL (ORMAZABAL TALDEko Sistemas zuz.) eta TOMÁS IRIONDO (Cluster GAIAko gerentea)
- 12:15 "La Teoría de los stakeholders y la creación de valor" ANTONIO ARGANDOÑA (IESE. Cátedra La Caixa)
- 16:00 MAHAI INGURUA: "Criterios de Valor Social en la selección de proyectos" Moderatzailea: JON BARRUTIA (UPV/EHU). Erakunde partehartzaileak: Kutxa Bank, Ashoka, Fundación Luis Vives.
Uztailak 6, ostirala
- 9:00 Hasiera: IRATXE AMIANO, RSE zuzendaria (UPV/EHU)
- 9:15 "Valor social contrastado. El caso de Lantegi Batuak" TXEMA FRANCO (LANTEGI BATUAK-eko Zuzendari Orokorra)
- 10:45 "Identificación de los intereses y devolución de valor a los stakeholders" MAITE RUÍZ ROQUEÑI eta JOSÉ LUIS RETOLAZA (UPV/EHU - IEAE AURKILAN Business Ethics Research Institute)
- 12:15 "Integrated reporting" JOSÉ ANTONIO CALVO (UPV/EHU). "Valor social contrastado" CHAIME MARCUELLO (Zaragozako Unibertsitatea)
- 13:45 Ikastaroaren itxiera: ARTURO RODRÍGUEZ (Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Dekanoa UPV/EHU)
www.bak.ehu.es
Hasierako eguna
2012/07/04