Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

UPV/EHUko Letren Fakultateak bere ateak irekitzen ditu uda honetan

Fakultateak bere hedakuntzaren IV. Jardunaldiak izaten ditu kulturarekin eta humanitateekin erlazionatutako eskaintza handia eskainiz

Letren Fakultateak uda honetan laugarren urtez erabaki du uztailean zehar ez itxi ez oporraldiak dela eta, ezta krisialdia ere. Modu honetan, datorren astelehenean, uztailak 2, 10:00tan Letren Fakultateko Unibertsitate Hedakuntzaren IV. Jardunaldiak hasiko dira. Bere baitan, Kultura Klasikoari, Euskal Herriko Paisaia eta Inguru, Naturalari, Arkeologiari edo Euskal Ikasketetara Hurbilketa Testu irakurketaren bidezkori buruzko Ikastaroak antolatzea antolatu dute.

Nahiz eta ikastaro hauetara gerturatzen den publiko gehiengoa unibertsitate mundutik dator, ikastaro hauen helburua da publiko orokorrera eduki interesgarriak eskaintzea da.

 Ikastaro bakoitzeko luzapena 20 ordukoa da, astelehenetik ostiralera goizeko orduetan (10:00etatik 14:00etara). Gainera ekonomian dagoen egoera gogorra kontutan hartuko da eta horregatik matrikularen prezioa merke-merke izango da (20 euro ikastaro bakoitzeko)

 

 

 

Ikastaroen programazioa

Uztailaren 2tik 6ra

Kultura Klasikoa Ikastaroa: (1.05 ikasgelan)

  • Elena Redondo Moyano: "La Retórica y el poder político"
  • Javier Aguirre: "Platón y la poesía"
  • M. José García Soler: "Comedia y utopía en el siglo IV"
  • Elena Torregaray: "En busca del buen ciudadano: el censo en la República romana"
  • Estíbaliz Ortíz de Urbina: "La contabilidad municipal a través de la epigrafía latina de Hispania"
  • Denís Álvarez: "Los rehenes en la Antigüedad"
  • Isidora Emborujo: "La munificencia cívica en la Hispania romana"
  • Jesús Bartolomé: "La épica flavia"
  • Enhara San Juan: "El estudio del latín en la Edad Media"
  • Alex Martínez Sobrino: "La sátira romana y su recepción"

Arkeologia Ikastaroa (1.06 ikasgelan)

  • 1. saioa: Arkeologiarako sarrera. Arkeologia zer den eta nola jarduten duten arkeologoek gaur egun: Belén Bengoetxea Rementeria.
  • 2. saioa: Historiaurrea: Lidya Zapata
  • 3. saioa: Arkeologia Klasikoa: Julio Núñez
  • 4. saioa: Erdi Aroko Arkeologia: Juan Antonio Quirós
  • 5. saioa: Erdi Aroaren ondoko eta Industria Arkeologia: José Rodríguez

Uztailaren 9tik 13ra

Euskal Herriko Ingurune Naturalari eta Paisaiari buruzko Ikastaroa (1.05 ikasgelan)

  • Euskal Herriko ingurune fisikoaren eta iturrien analisi integraturako sarrera: Mª José González Amuchastegui
  • Euskal Herriko ingurune fisikoko elementuak sektoreka aztertzea. Erliebea: Mª José González Amuchastegui eta Ibai Rico; Klima: Orbange Ormaetxea; Urak: Askoa Ibisate; eta Landaretza: Aingeru Soria eta Ibai Rico.
  • Euskal Herriko paisaiak: Behaketa-ibilbidea: Aramaio - Arabako Lautada - Urizaharra - Guardia - Arabako Mendialdea: Orbange Ormaetxea, Askoa Ibisate, Aingeru Soria eta Mª José González Amuchastegui Noiz:

Euskal Ikastetara Hurbilketa Testu Irakurketaren bidez (1.06 ikasgelan

  • Euskararen historia: Celine Mounòle.
  • Euskal literaturaren ikuspegia: Mikel Aierbe.
  • Euskararen gramatika: Gontzal Alday.
  • Euskal dialektologia: Iñaki Camino.
  • Euskararen fonología: Miren Lourdes Oñederra eta Oroitz Jauregi.
     
UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa


Hasierako eguna 2012/07/02

Amaiera eguna 2012/06/15


Azken eguneratzea: 2012/06/29