Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Think Bing 2012 sariak banatzea

Enpresa Ideien Lehiaketak unibertsitateko ikasle ekintzaileen sustapena du helburua

Ostiralean, ekainak 29, 12:00etan, Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Gradu Aretoan (Elkano, 21, Bilbo) "Think Big 2012"ko Enpresa Ideien Lehiaketako hirugarren edizioaren proiektu irabazleak aurkeztuko dira. Lehiaketa UPV/EHU, Bizkaiko Foru Aldundia eta Beaz-ren arteko lankidetza hitzarmen baten fruitua da.

Aurtengo edizioan, Bilboko Ingeniaritza G.E.T., Bilboko Industria Ingeniaritza T.U.R. edota Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko 50 ikasle baino gehiagok parte hartu dute ideia berritzaile ugari kontutan izanik. Proiektuak aukeratzeko epaimahaiak hiru irizpide hartu ditu: berrikuntza eta ideiaren originaltasuna, horren garapena eta bideragarritasun teknikoa.

Think Big Lehiaketak zazpi mila eurotako saria du proiektu saridunen artean banatzeko. Zitek programak, bere aldetik, parte hartzaile guztiez esku, saridunak ala ez, jarriko ditu baliabide guztiak, beraien ideia aurrera eramateko eta enpresa errealitatea bilakatzeko.

Parte hartzaileak:

Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea

Izaskun Artetxe, Enpresak Sustatzeko Zerbitzuko burua

Juan Arrue, Beaz-eko arduraduna Zitek programa barruan

 

Informazio gehiago:

http://emprendedoreszitek.com/Albisteak/tabid/66/EntryId/73/language/eu-ES/Default.aspx

 

 

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa


Hasierako eguna 2012/06/29

Amaiera eguna 2012/06/29


Azken eguneratzea: 2012/06/28