
Ostiralean, ekainak 29, 11.00etan, UPV/EHUren Esperientzi Gelen eraikinean (Banco de España 2, Bilboko Alde Zaharra), UPV/EHUko Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultateko Politika Zientzien Euskobarometro ikerketa taldeak iritzi barometro horren udaberriko boladaren emaitzak aurkeztuko ditu, maiatzaren 24ra arte etxez etxe hartutako datuetan oinarritua. Ohiko edukiez gain, gaur egungo politika egoerari dagozkion zenbait nobedade ere dakartza Euskobarometroak.
Parte hartzaileak:
Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea.
Francisco José Llera, UPV/EHUko katedraduna eta Euskobarometroko zuzendaria.
José Manuel Mata, UPV/EHUko irakaslea eta Euskobarometro taldeko kidea.
Alfredo Retortillo, UPV/EHUko irakaslea eta Euskobarometro taldeko kidea.
Informazio gehiagorako: www.ehu.es/euskobarometro
Hasierako eguna 2012/06/28
Amaiera eguna 2012/06/28