
Ostegunean, ekainak 28, 15:00etan, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzako ekitaldi aretoan (Kale Nagusia, 85), "Habitaten Zuzentarauak baditu hogei urte: Zer Ekarri du Europar Batasuneko Biodibertsitatearen babes-bidera?" izeneko nazioarteko jardunaldiei hasiera emango zaio. Agustín Garcia Uretak, UPV/EHUko Administrazio Zuzenbideko katedradunak antolatu ditu jardunaldi hauek, Herri Ardularitzaren Euskal Erakundearen (IVAP/HAEE) babesarekin.
Habitaten Zuzentarauak Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko legearen bidez Estatuko antolamenduko juridikoan dituen ondorioak ebaluatzea da jardunaldion helburua. Europar Batasuneko Habitaten Zuzentarauak, inguruneko oinarrizko arau bat osatzen du. 1992an onartua, 2000 Sare naturala sortzen du. Europar Batasunean aurkitzen diren funtsezko habitat eta espezieen kontserbazio bereziko sarea da. Bestalde, guneen kudeaketako eta Europako espezieen babeserako mekanismoak diseinatzen ditu. Jardunaldi honetan, orain dela 20 urte hartu zen Zuzentarauaren haraindikotasuna aztertuko da. Bertan, Zuzentarauak Europar Batasuneko 27 Estatuei inposatzen dizkion oinarrizko arau eta eskakizunei buruz hitz egiteko nazioarteko aditu nabarmenen presentzia izango da.
Ekitaldiaren programa:
Ekainak 28, osteguna
15:00 Jardunaldien aurkezpena
15:15 Ludwig Krämer, Bremeneko Unibertsitatea, Alemania): "Habitatei buruzko Direktibaren zeregina Europar Batasunean biodibertsitatea babesteko".
16:00 Alexandra Aragao, Coimbrako Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Irakaslea, Portugal: "Basahegaztiei eta habitatei buruzko Direktiben arteko erlazioa".
16:45 Atsedenaldia
17:15 Belén López-Precioso, Ingurumen Zuzenbidean Aholkularia, Valentzia: "Fauna eta flora espezieen babesa Habitatei buruzko Direktiban".
18:00 Agustín García-Ureta, Administrazio Zuzenbideko Katedraduna, UPV/EHU: "Habitaten eta espezieen babesa eta planen eta programen ingurumenaren gaineko eragina".
18:45 Galderak-eztabaida
Ekainak 29, ostirala
09:15 Iñaki Lasagabaster, Administrazio Zuzenbideko Katedraduna, UPV/EHU): "Habitatak, azpiegiturak eta lurraldearen antolaketa arrazionala".
10:00 Iñigo Lazcano, Administrazio Zuzenbideko Irakaslea, UPV/EHU): "Habitatei buruzko Direktibaren aplikazioa espainiar Estatuan eta Euskal Autonomia Erkidegoan".
10:45 Atsedenaldia
11:15 Iñigo Urrutia, Administrazio Zuzenbideko Irakaslea, UPV/EHU): "Habitaten babesa eta genetikoki aldatutako organismoak".
12:00 Nicolas De Sadeleer, Jean Monnet Katedraduna, Faculté Universitaires Saint Louis, Brusela. "Nazioarteko Zuzenbidea eta habitat eta espezieen babesa".
12:45 Galderak-eztabaida
14:00 Jardunaldiaren amaiera
Hasierako eguna 2012/06/27
Amaiera eguna 2012/06/27