Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Flamenko eta txalaparta, BizBAK uda ikastaroak inauguratzeko

'La pulga' dantzariak, Ángel Ocray kantariak eta Mikel Aveiro eta Aitor Korta txalapartariek ekitaldi ofiziala animatuko dute

Astelehenean, otsailak 18, 19:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra pasealekua, 3), UPV/EHUko Bizkaiko Campusak antolatzen dituen Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura (BizBAK) uda ikastaroen inaugurazio-ekitaldia egingo da. Kultur, gizarte eta politika arloko ordezkariak joango dira zeremoniara eta, bertan, txalaparta eta flamenkoa batzen dituen "Berriketan" ikuskizuna eskainiko da.

Askoa Etxebarrietak, "La Pulga", flamenko piezak dantzatuko ditu, Mikel Aveiro eta Aitor Korta txalapartariek interpretatutako musika erritmoari jarraituz. Beraiekin batera, Adrián Larrañaga (pandero eta perkusioa) eta José Gil, "Giliyo" (kutxa flamenkoa eta perkusioa) arituko dira eszenatoki gainean. Ángel Ocray flamenko kantari nafarrak abotsa jarriko du zama poetiko handia duen eta euskal aintzineko tresnak eta flamenco erritmoak elkarrizketan ipintzen dituen ikuskizun honetan.

Inaugurazioan izango da:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Josune Ariztondo, Bizkaiko Kultura foru diputatua
  • Ibone Bengoetxea, Bilboko Udaleko Kultura zinegotzia
  • Begoña Otxoa, Eusko Jaurlaritzako Politika Zientifikoko zuzendaria
  • Gabriel Villota, Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura uda ikastaroen zuzendaria

 

 

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa


Hasierako eguna 2012/06/18

Amaiera eguna 2012/06/18


Azken eguneratzea: 2012/06/15