Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Arte Ederren Fakultateko ikasleen erakusketa Bizkaiko Batzar Nagusietan

Asteazkenean, ekainak 13, 19:30etan, Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa-Aretoan (Hurtado de Amezaga 6, Bilbo), Sandra Rilova eta Juanjo Viota UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleen margolan, grabatu eta marrazkiak biltzen dituen "Taupadak" izeneko erakusketa inauguratuko da. Erakusketa hau ikusgai egongo da astelehenetik ostiralera bitartean, 8:00etatik 21:00etara, uztailaren 9ra arte.

Sandra Rilovaren lanetan irudi figuratiboen bitartez irudikatutako giro zoritxarreko eta maltzurra erakusten da. Juanjo Viotaren lanetan, bestalde, errealismo magikotik hurbil dagoen giro surrealista da nagusi.

Erakusketa hau, UPV/EHUk eta Bizkaiko Batzar Nagusiek sinatu duten lankidetza hitzarmenaren baitan burutzen den lehena da. Guztira, hiru egingo dira. Arte Ederren Fakultateko Marrazketa Sailak ikasleak aukeratuko ditu eta erakusketan biltzen diren lanekin katalogo bat eratuko du. Bestalde, Bizkaiko Batzar Nagusiek, Arte Ederren ikasleek egindako lanen zabalkundea bultzatzeko asmoz, Bilboko Hurtado de Amezaga kaleko egoitzan duen erakusketa-aretoa utziko du.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa


Hasierako eguna 2012/06/13

Amaiera eguna 2012/07/09


Azken eguneratzea: 2012/06/12