Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Euskampus proiektuaren finantziazioari buruzko prentsaurrekoa

Astelehenean, ekainak 11, goizeko 11:00etan, Bizkaia Aretoko Elhuyar aretoan (Abandoibarra, 3, Bilbo), Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Isabel Celaák, Euskampus proiektuaren finantziazioari buruzko prentsaurreko bat emango du. Euskampus proiektua UPV/EHUren bikaintasun campusa da, Tecnalia eta Donostia International Physics Center-ekin elkarlanean antolatutakoa. Sailburuak Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Iñaki Goirizelaiarekin eta Unibertsitate eta Ikerketa sailburuorde Pedro Luis Ariasekin batera emango du prentsaurrekoa.

 

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa


Hasierako eguna 2012/06/11

Amaiera eguna 2012/06/11


Azken eguneratzea: 2012/06/08