Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Hiri hondakinen bilketa selektiboa egiteko sistema berri baten aurkezpena



Ostirala, ekainak 8, 10.00etan, Arkitekturarako Goi Eskola Teknikoaren 'Peña Ganchegui' paraninfoan, UPV/EHUko Arkitektura Sailak garatutako hiri hondakinen bilketa selektiboa egiteko sistema berri baten aurkezpena egingo da.

 

Prentsaurrekoan parte hartuko dute:

Juan Luis Illarramendi, Zarauzko alkatea

Iñigo Lizundia, UPV/EHUko Arkitekturarako Goi Eskola Teknikoaren irakasle eta ikerketa lanaren koordinatzaileak

 

Hiri hondakinen bilketa selektiboa modu berri batean egiteko helburua duen ikerketa lan bat jarri da martxan UPV/EHUko Arkitektura Sailaren barnean.

Metodologia aldetik, ikerketa hiru zatitan banatu da:

  • Lehen fasea: Sistema berriaren planteamendu eta definizio teorikoa
  • Bigarren fasea: Esperientzi pilotua eta bideragarritasun txostena
  • Hirugarren fasea: Ondorioak

Lehen fasea 2012ko urtarriletik maiatzera bitartean UPV/EHUko Arkitekturarako Goi Eskola Teknikoaren 'Arkitektura Bioklimatikoa' irakasgaiaren barruan garatu da ikasleen partaidetzarekin.

Bigarren fasea aurrera eramateko, hurrengo hilabeteetan Zarauzko herrian froga bat egiteko eskaera luzatu zaio Udal Gobernuari eta erantzuna baiezkoa izan da. Akordioa UPV/EHU eta Zarauzko Udalaren artean sinatutako kolaborazio hitzarmen batean gauzatuko da. Frogaren alderdi guztiak zehazteko (kokapena, iraupena, diseinua, kudeaketa, prestakuntza, auzotarrekin egin beharreko bilera informatiboak, jarraipena, zuzenketak, e.a), Zarauzko Udalarekin batera lan egingo duen ikerketa talde bat antolatzen ari da UPV/EHU barnean.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa


Hasierako eguna 2012/06/08

Amaiera eguna 2012/06/08


Azken eguneratzea: 2012/06/07