
Ekainaren 1etik 3ra FICOBAN egingo den Bioterra 2012 azokan ekihouse proiektua aurkeztuko da.
Bisitariek GEOBAT gunean etxebizitza solarraren inguruko erakusketa bat bisitatu ahalko dute.
Gainera, ekainaren 1ean, ostirala, 10.30etan, Iñaki Mendizabal irakasleak eta Victor Araújo-k, proiektuaren komunikazio arduradunak, 'Ekihouse. Solar Decahtlon 2012-rako eguzki etxea' izeneko hitzaldia eskainiko dute.
Honetaz gain, ekainaren 1etik 3ra, egunean bi bisita gidatu egongo dira, 11.00etan eta 19.00etan, non unibertsitate proiektu honen estrategi eta lorpen nagusiak azalduko dute.
Solar Decathlon Europe 2012 lehiaketan UPV/EHUren ordezkaria izango da ekihouse proiektua. UPV/EHUko CAVIAR ikerketa taldea da proiektu honen buru. Solar Decathlon Europe nazioarteko lehiaketa bat da, kreditaturiko eskola teknikoei, unibertsitate eta bestelako goi mailako erakundeei zuzendua, non ikasleek osaturiko taldeek eguzki-energiaz funtzionatzen duten etxeak diseinatzen, eraikitzen eta funtzionarazten dituzten. Lehiaketaren azken txanpan, talde bakoitzak bere etxebizitza muntatu beharko du Madrilen, Villa Solar izeneko gune publiko eta irekian (proiektu guztiak bisitatu ahal izango ditu ikusleak). Parte hartuko duten proiektu guztiek 10 probari egin beharko diete aurre (horrexegatik deitzen zaio hain zuzen ere "decathlon"), irabazlea nor izango den erabakitzeko. 2012ko irailean, lehiaketak 15 herrialdetatik joandako 20 proposamen izango dira, horietatik 11 europarrak (Alemania, Danimarka, Espainia, Frantzia, Holanda, Hungaria, Italia, Norvegia, Portugal, Erresuma batua, Errumania). Horiei Txinatik, Japoniatik, Brasildik eta Egiptorik joandako proiektu bana gehituko zaizkie. Lehiaketa honetan UPV/EHUren ordezkaria izango da ekihouse proiektua.
Hasierako eguna 2012/06/01
Amaiera eguna 2012/06/01