Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Bizkaia Aretoan egingo dira Film Laburren Caostica Jaialdiaren irekiera eta itxiera ekitaldiak

Ostegunean, maiatzak 31, 20:00etan, Bizkaia Aretoko Mitxelena Gelan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), Film Laburren Caostica Jaialdiaren hamargarren edizioari hasiera emango zaio, aurreko edizioetan parte hartu duten lan onenen aukeraketa bat biltzen duen "Best of Caostica" filmaren emanaldiarekin.

Edizio honetan parte hartuko duten laburmetraiak ekainaren 6tik 9ra bitartean ikusi ahal izango dira eta, ondoren, ekainaren 11n, astelehena, 20:00etan Bizkaia Aretoan, sari banaketa ekitaldia burutuko da. Unibertsitatearen Kultur Gestiorako Bulegoak, BizBAKek, Bilboko beste kultur eragileekin duen lankidetzaren baitan hartzen du parte UPV/EHUk jaialdi honetan.

Film Laburren Caostica Jaialdiaren helburuak dira publikoari film laburren formatua hurbiltzea eta sortzaileak sustatzea, talentu gazteak bereziki. Gaur egun Caostica jaialdiak nazioarteko izaera du, eta munduko puntu askotako lanak jasotzen ditu, baita bertakoak ere, herritarrekiko hurbiltasuna zainduz eta jatorrizko hiria aldarrikatuz: Bilbo.

Informazio gehiago: http://www.caostica.org/



Hasierako eguna 2012/05/31

Amaiera eguna 2012/06/11


Azken eguneratzea: 2012/05/30