Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

UPV/EHUko Antzerki Taldeak El Principito obra berridatzi du

Maite Agirreren zuzendaritzapean eta Dantza Gunearen laguntzaz



Asteazkena, maiatzaren 30an, 18.00etan, Ignacio Maria Barriola Zentroaren auditorioan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Antzerki Taldeak 'Reescribiendo El Principito' izeneko antzezlana taularatuko du, Maite Agirre Antzerki Taldearen arduradunaren zuzenpean eta Arantza Balenciaga buru den Dantza Gunearen zenbait dantzariren laguntzaz.

Sarrera irekia eta doanekoa da.

Sei aktore gaztek, Dantza Gunearen parte diren hiru dantzariren laguntzaz, Saint Exuperyk idatzitako 'El Principito' obra ezaguna berridazten dute. Zer galdera egiten dizkigu printze txiki honek, planeta txiki ezezagun batetik datorrenak eta arrosa baten biziraupenaz kezkatua dagoenak? Gauza al gara gizabanako txiki bat aintzat hartzeko, konturatzen garenean gure kontraesanen berri badakiela eta barre egiten duela gure harrokeriaz eta aurrerakoitasun faltsuaz? Zenbat printze txiki bikaini jakin izan diogu entzuten, are geure barnean dagoen ahots txiki horrekin hitz egin digutenean? Gauza al gara entzuteko? Gauza al gara entzuteko gure gizartea bilakatu den babel honetan?

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa


Hasierako eguna 2012/05/30

Amaiera eguna 2012/05/30


Azken eguneratzea: 2012/05/28