
Asteazkenean, maiatzak 23, 18:00etan, UPV/EHUko Areto Nagusian (Sarriena Auzoa z/g, Leioa) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean 2010-2011 ikasturtean ikasketak bukatu dituzten ikasleei diplomak banatzeko ekitaldia egingo da. Guztira 205 ikaslek jasoko dituzte diplomak. Halaber, ekitaldian, aipamen berezia jasoko dute erretiroa hartu duten Fakultateko irakasleek. 464 ikasleen senide, 90 irakasle eta Administrazio eta Zerbitzuetako Langileak ere joango dira diplomen banaketa ekitaldira.
Ekitaldian, UPV/EHUko errektorea Iñaki Goirizelaiak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua Isabel Celaák, eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa Alfonso Uncetak parte hartuko dute.
Egitaraua:
18:00etan Segizioaren sarrera
Ekitaldiaren aurkezpena, Alfonso Unceta dekano jaunaren esku
Erretiroa hartu duen irakasleen omenezko ekitaldia aintzatespen-ekitaldia
Isabel Celaá, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntzarako sailburuaren mintzaldia
Ikasleei diplomak banatzea
"Bizitzak irakatsitakoak"
Iñaki Goirizelaia errektore jaunak itxiko du ekitaldia
UPV/EHUko Koruaren kantaldia
Segizioaren irteera
Hasierako eguna 2012/05/23
Amaiera eguna 2012/05/23