
Maiatzaren 23an, asteazkenean, 19:15ean, Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloian, Antzerki Ikasgelak "LADRONES DE NANAS" lana aurkeztuko du. Antzerki Ikasgelaren arduradun Celes Duarte da obra honen antzerkigilea eta zuzendaria.
Fikziozko egoera ahaztu batetik abiatuko gara, espazio huts batetik; bertan, seme alabak lapurtu zizkieten eta, beraiek jakin gabe eta ordainetan ezer jaso gabe, bahituak eta alokatutako sabel gisa erabiliak izan ziren emakumeei buruzko hausnarketa bat egingo dugu. Ez azalpenik ez irabazirik, hankartearen eta sabel goialdearen arteko huts sentsazio izugarria besterik ez.
Batzuk ogibiderik gabeko emakumeak ziren, beste batzuk buruko gaixotzat jotakoak eta asko gauetik goizera beren ama izateko ametsa bertan behera gelditu zela ikusi behar izan zuten emakumeak, honela zioen parte mediko baten bidez: hilik jaioa.
Emakume talde zenbatezin honen "delitu" bakarra haurdun gelditu izana da, baita beren senarrek, gurasoek, anai-arrebek edo beraiek gertatukoari buruz zituzten ideiak adierazi izana ere, baina inola ere ez eromena eta abandonua. Alabaina, gertakariak ahazteak, dena ametsa izan ote zen zalantzan jartzeak eta beren seme-alabak egiatan bizirik edo hilik zeuden ziur ez jakiteak etsipenera eraman zituen. Eta oso tarte txikia dago hortik eromenera.
Ospitaletan, kartzelatan, psikiatrikoetan edo, itxuraz, normaltasunean igarotako bizitza horiek inoiz egin gabeko bekatuak garbitzeko purgatorioa izan ziren beraientzat. Memoria besterik ez zaigu gelditzen emakume haiek bizitakoa errebindikatzeko; izan ere, gaur egun horietako askoren seme-alabak beren amen bila dabiltza, hilerrietan beren nakarrezko hilkutxa txikiak hutsik dauden bitartean.
* Errealitatearekiko antzekotasun oro kointzidentzia hutsa da.
** Ama izan ziren emakume guztientzat, eta izan ez zirenentzat.
Hasierako eguna 2012/05/23
Amaiera eguna 2012/05/23