
Maiatzaren 28an, 11:00etan, UPV/EHUren Bilboko Ingeniaritzaren Goi Eskola Teknikoko Hitzaldi Aretoan, logika lausoaren fundamentuei eta ingurumen sistemetarako aplikazioei buruzko ikastaroa hasiko da.
Elkarretaratze hau, maiatzaren 28tik ekaiaren 1era arte luzatuko da eta ingurumenaren ingeniaritzako doktoretza-programa barruan kokatzen da eta, UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenarena sailak eta Kantabriako Unibertsitateak antolatzen dute.
Ikastaro honetako irakaslea, Ashok Deshpande, Pune (India) Unibertsitateko irakasle emeritua izango da. Bera Lofti A. Zadeh-ren kolaboratzailea da. Zadeh, logika lausoaren aitabitxia da eta oraindik, 91 urte izanda, lanean dirau Berkeley Unibertsitatean .
Ikastaroa ingelesez izango da eta Master eta Doktoretzako ikasleentzat; Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza, Industriaren Ingeniaritza, Ingurumen Zientziak eta Matematika Aplikatuaren gradu ondoko ikasleak ditu helburu eta jasotzaile.
Hasierako eguna 2012/05/28
Amaiera eguna 2012/06/01