
Ostegunean, maiatzak 17, 15:30etik 20:00etara arte, UPV/EHUko Esperientzia Geletan (Banco de España kalea, 2, Bilbo) Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak "Internet eta hizkuntza aniztasunaren sustapena" jardunaldia antolatu du. Jardunaldi honen helburua sarean hizkuntza aniztasuna sustatzearen garrantzia sentsibilizatzea da. Hizkuntza gutxituentzat interneten egotea erronka handia da, baina oso garrantzitsua, gero eta homogeneizatuagoa eta globalizatuagoa dagoen mundu honetan, internet hizkuntza gutxituentzako ezinbesteko baliabide bihurtu daitekeelako.
Jardunaldian Zeelanda Berriatik, Asturiasetik, Herbehereetatik, Mexikotik, Galesetik, eta Zaragozatik etorritako sei aditu egongo dira. Arratsaldean, hizkuntza gutxituen egoera eta haien presentzia sare digitalean birpasatuko dituzte, txostenak aurkeztuko dute eta konponbide batzuk ezagutaraziko dituzte. Amaitzeko, mahai-inguru bat egingo dute Internet eta hizkuntza gutxituei buruzko hausnarketari buruz.
Sarrera librea izango da.
Ekitaldiaren programa hauxe da:
15:30ean: Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena
Itziar Idiazabal UPV/EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako Zuzendaria
15:45ean: IKT-en erabilpena arriskuan dauden hizkuntzen indarberritzeko: aragoieraren kasua
Juan Pablo Martínez Cortés Zaragozako Unibertsitatea
16:15ean: Cymraeg-ez konektatu: diglosia digitala eta galesezko online hizkuntza paisaia
Elin Haf Gruffydd Jones Aberystwyth Unibertsitatea (Gales)
16:45ean: Hizkuntza gutxituen agerrera interneten: konbergentziak eta dibergentziak ohitura berri honen eraikuntzan. Mexikoko komunitate indigenen
kasua (Bideokonferentzia)
Carmen Gómez Mont Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
17:15ean: Atsedenaldia kaferako
17:45ean: Hizkuntza txikiak handitzen: bideokonferentziaren erabilpena ikasle
gehiago erakartzeko. Frisieraren kasua
Reitze Jonkman NHL eta Stenden Unibertsitateak (Frisia, Herbehereak)
18:15ean: Hizkuntza asturiera eta IKTB-ak: azterketa eta etorkizuna
Héctor García Gil Academia de la Llingua Asturiana (Asturias)
18:45ean: Hizkuntza gutxitu baten arrakastaren historia: Nola maorierak aprobetxatu dituen teknologia globalak, hizkuntzaren indarberritzeko eta maori hiztunen eguneroko elkarreraginerako. (Bideokonferentzia)
Karaitiana Taiuru Web eta on line hedabideen aholkulari independentea (Zeelanda Berria)
19:15ean: Mahai-ingurua Internet eta hizkuntza gutxituak
Parte hartzaileak: Luistxo Fernandez (Sustatu.com), Héctor García Gil, Elin Haf Gruffydd Jones, Reitze Jonkman eta Juan Pablo Martínez Cortés
Moderatzailea: Manel Pérez-Caurel, UPV/EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra
20:00ean: Jardunaldiaren itxiera
Hasierako eguna 2012/05/17
Amaiera eguna 2012/05/17