
Ostiralean, maiatzak 18, 18.00etan, UPV/EHUko Areto Nagusian (Leioa-Erandio eremuan, Sarriena auzoa, z/g), Euskal Herriko Unibertsitateak 2011n tesia irakurri duten 306 doktore berriei (162 emakume eta 144 gizon) omenaldia egingo die doktoreak izendatzeko ekitaldian. Halaber, 2008-09ko doktoregoko 29 sari bereziak emango dira. Sariok ematen dizkie UPV/EHUk nazioartean goraipamenik handiena izan duten tesiei, bi urtean egindako bidea aztertu ondoren.
Aurten, ekitaldia UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskola berriak antolatu du. Ekitaldi horrekin doktoreak prestatzearen eta arlo akademikoan zein profesionalean titulu hau eskuratzearen garrantzia erakutsi nahi dio gizarteari. Izan ere, Master eta Doktorego Eskolak, guztira, 97 master eta 71doktorego programa eskaintzen ditu, horietarik, 32 hautatu dira "bikaintasuneranzko aipamendun doktorego" gisa espainiar unibertsitate guztien arteko elkarrekiko lehiaketan. UPV/EHU izan da aipamen kopururik handiena erdietsi duen unibertsitatea. Horri esker, unibertsitatea ikertzaileen prestakuntzan lider bihurtu da.
Ekitaldian doktorego eta tesien garapenaren inguruko deskribapen zehatza egingo da. Guztira iaz 162 emakume eta 144 gizon omenek irakurri zuten tesia UPV/EHUn. 2000tik %35 igo da irakurritako tesien kopurua. 2011n burututako 306 tesietatik, 91 Zientzia Esperimentalen ezagutza-arlokoak izan dira, 71 Gizarte eta Zuzenbide Zientzietakoak; 63 Irakaskuntza Teknikokoak; 45 Osasun Zientzietakoak eta 36 Humanitatekoak. Era berean, UPV/EHU buru duen Master eta Doktoregorako Latinoamerikako sareko ikasleek bederatzi tesi irakurri dituzte (zortzi Gizarte eta Zuzenbide Zientzietakoak eta bat Humanitatekoa). Horietatik guztietatik 37 euskaraz aurkeztu dira, hau da, 2010ean euskaraz irakurri zirenak baino %40 gehiago.
Bestalde, Aipamen Europarra duten 61 tesi irakurri dira, aurreko urtean baino %20 gehiago. Aipamen hori ematen zaio Europako beste ikerketa zentro batekin elkarlanean egin eta epaimahaian ikertzaile atzerritarren bat duten tesiei. Halaber, 2008/09ko doktoregoko 29 sari bereziak emango dira. Sariok ematen dizkie UPV/EHUk nazioartean goraipamenik handiena izan duten tesiei, bi urtean egindako bidea aztertu ondoren.
Ekitaldiaren buru Iñaki Goirizelaia errektorea izango da, eta ekitaldiko hitzaldia, 'Un nuevo marco de colaboración transfronterizo en la formación' izenekoa, Paue eta Aturri-Lurraldeetako Unibertsitateko errektore-ohia Jean Louis Gout-ek eskainiko du. UPV/EHUk eta Pau eta Aturri-Lurraldeetako Unibertsitateak antolatu dituzte aurten mugaz gaindiko lehen jardunaldi doktorialak. Lau unibertsitatetako 80 doktoregai bildu ziren jardunaldi horietan.
Egitaraua
18:00etan:
Segizioaren sarrera
UPV/EHUko doktore berriak izendatzeko aktaren irakurketa, Arantza Diaz de Ilarraza Master eta Doktoretza Eskolako idazkari akademiko andrearen eskutik
Master eta Doktoretza Eskolako zuzendari Miren Cajaraville andrearen hitzaldia
"Doktoregoko Sari Berezia" lortu dutenei saria ematea
Paue eta Aturri-Lurraldeetako Unibertsitateko lehendakari Jean-Louis Gout jaunaren hitzaldia: "Un nuevo marco de colaboración transfronterizo en la formación doctoral"
Doktore berrien izendapena
Ohorezko aurreskua
Unibertsitateko errektore Iñaki Goirizelaia Ordorika jaunaren hitzaldia
UPV/EHUko Koruaren emanaldia
Hasierako eguna 2012/05/18
Amaiera eguna 2012/05/18