Solar Decathlon Europe 2012 lehiaketan UPV/EHUren ordezkaria izango den ekihouse proiektuak antolatu du jarduera
Bihar osteguna, 10.30etatik 14.00etara, Bizkaia Aretoaren Mitxelena Gelan (Abandoibarra, 3. Bilbo), Solar Decathlon Europe 2012 lehiaketan UPV/EHUren ordezkaria izango den ekihouse proiektuak Eraginkortasun Energetikoa eta Jasangarritasuna Eraikuntzan gaineko hitzaldiak antolatu ditu. Ekitaldiaren inaugurazioan Iñaki Largo UPV/EHU enpresarekin Harremanetako zuzendaria, Eduardo Jimenez (Cluster Habic) eta Juanjo Lopez del Corral (Cluster Eraikune) izango dira. Aldi berean, Bizkaia Aretoaren Oteiza gelan, ekihouse proiektuari buruzko erakusketa ikusgai dago.
Sarrera librea lekuak bete arte.
Hitzaldi hauen helburuak eraikuntza iraunkorra, eraginkortasun energetikoa eraikuntza munduan, eguzki-energia eta uraren berrerabilgarritasun eta probetxuari buruzko iritzien elkartrukea da bai sektoreko profesional, enpresa eta ikertzaileen artean. Solar Decathlon Europe 2012 lehiaketan UPV/EHUren ordezkaria izango den
ekihouse proiektuak helburu guzti hauek biltzen ditu. UPV/EHUko CAVIAR ikerketa taldea da proiektu honen buru. Solar Decathlon Europe 2012 Solar Decathlon Europe nazioarteko lehiaketa bat da, akreditaturiko eskola teknikoei, unibertsitate eta bestelako goi mailako erakundeei zuzendua, non ikasleek osaturiko taldeek eguzki-energiaz funtzionatzen duten etxeak diseinatzen, eraikitzen eta funtziona-arazten dituzten. Lehiaketaren azken txanpan, talde bakoitzak bere etxebizitza muntatu beharko du Madrilen, Villa Solar izeneko gune publiko eta irekian (proiektu guztiak bisitatu ahal izango ditu ikusleak). Parte hartuko duten proiektu guztiek 10 probari egin beharko diete aurre (horrexegatik deitzen zaio hain zuzen ere "decathlon"), irabazlea nor izango den erabakitzeko. 2012ko irailean, lehiaketak 15 herrialdetatik joandako 20 proposamen izango dira, horietatik 11 europarrak (Alemania, Danimarka, Espainia, Frantzia, Holanda, Hungaria, Italia, Norvegia, Portugal, Erresuma batua, Errumania). Horiei Txinatik, Japoniatik, Brasildik eta Egiptorik joandako proiektu bana gehituko zaizkie. Lehiaketa honetan UPV/EHUren ordezkaria izango da ekihouse proiektua.
Hasierako eguna
2012/05/10