
.jpg)
Ostegunean, maiatzak 10, 9:30etan, UPV/EHUko Letren Fakultateko Areto Nagusian, Gizarte Langintzako V. jardunaldia hasiko da. Aurtengo edizioko jardunaldia "Bitartekari edo ordezkari, hori gakoa" izenpean izango da.
Nazioarteko organismoek eta Europako Batasuneko Erakundeak gatazkak konpontzeko hainbat bide bultzatzen dute eta kontaezinak dira bitartekotza garatzeko martxan jarri diren lege ekimenak. 2008an, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoak Familia Bitartekaritzari buruzko Lege propioa jarri zuen martxan, ordura arte modu informalean garatzen ari zelarik gure gizartean. Jada, legea indarrean hasi urte batzuk pasa dira eta balantzea egiteko momentu aproposa da. Aldi berean, abagunea da gai zibil eta merkatukoetako bitartekaritzari buruzko martxoaren 5eko 5/2012 legegintzako errege dekretuak zer nolako erronka berri planteatzen dituen jakiteko.
Jardunaldien inaugurazioan izango dira:
Elkarretaratzean, gai honetan duten ibilaldi luzeko akademiko eta profesional adituek ere hartuko dute parte. Gai honek pizten duen interesaren lekuko, izena eman duten 250 lagunek eskaintzen dute. Besteak beste, han izango dira: gizarte langileak, eta eskolako hainbat irakasle eta ikasle.
Hasierako eguna 2012/05/10
Amaiera eguna 2012/05/10