Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Zuzenbide Fakultateak karrera bukaerako ekitaldia ospatuko du



Asteazkena, maiatzaren 9an, 18.15ean, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Areto Nagusian, UPV/EHUren Zuzenbide Fakultateko 2007-2012 promozioko karrera amaierako ekitaldia egingo da.

Zuzendariek, irakasleek eta ikasleek osatutako segizioa Zuzenbide Fakultateko sarrera nagusitik, 18.00etan, abiatuko da UPV/EHUren Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Areto Nagusirantz.

Ekitaldiaren buru izango dira Iñaki Goirizelaia UPV/EHUren errektorea, Garbiñe Biurrun Justizia Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko Salako lehendakaria eta Edurne Terradillos Zuzenbide Fakultateko jarduneko dekanoa izango dira. Garbiñe Biurrunek 'Demokraziarako zuzenbidea' izeneko hitzaldia eskainiko du.

 

Ekitaldiaren egitaraua honakoa izango da::

18:00etan. UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Sarrera

18:10etan. Filosofiako eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Areto Nagusirantz jarraigoa

18:15etan. Ekitaldiari hasera emango zaio

  • Agur Jaunak
  • Zuzenbide Fakultateko jarduneko dekanoaren hitzak
  • Justizia Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko Salako presidentearen hitzaldia:
    'Demokraziarako zuzenbidea'
  • Abesbatzaren saioa
  • Ikasleen ordezkarien hitzak
  • Diploma ematea

20:00etan. Ekitaldiaren amaiera UPV/EHUko errektorearen hitzekin.

  • Gaudeamus
  • Abesbatzak azken obra interpretatuko du

20:15etan. Zuzenbide Fakultateko kafetegian, luncha

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa


Hasierako eguna 2012/05/09

Amaiera eguna 2012/05/09


Azken eguneratzea: 2012/05/08