Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Hementxe da BizBAK indie jaialdia

Hainbat indie musika proposamen maiatzeko ostiraletarako BizBAKen: Guadalupe Plata, Capsula, Zodiacs, Muy Fellini, Ainara Legardon, Gora Japon, Joseba Irazoki, Manett eta Mobydick

BizBAKek musikaren aldeko apustua egin du ikasturtea bukatzeko. Proposamena honakoa da: maiatzeko hiru ostiraletan (hilak 4, 11 eta 18), hiru talde gau bakoitzean. Guztiak, beraien indie proposamen anitz eta heterogeneoetan sendo eta erronkari jarraitzen dutenak: Guadalupe Plata, Capsula, Zodiacs, Muy Fellini, Ainara Legardon, Gora Japon, Joseba Irazoki, Manett eta Mobydick.

Kontzertu guztiak UPV/EHUren Bizkaia Aretoan eskainiko dira eta sarrera librea izango da edukiera bete arte. Gabriel Villota, BizBAKeko zuzendariak adierazi duen bezala, "indie kontzeptuaren atzean, inplizituki, defendatu beharreko balio garrantzitsuak daudela uste dugu; BizBAKena bezalako unibertsitate kultura proiektu batek hartu ez ezik, sustatu eta bultzatu ere egin behar dituen jarrera estetikoak (eta, beraz, etikoak)".

BizBAK indie jaialdia
Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura. UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko kultur egitaraua.

Maiatzak 4 Guadalupe Plata + Gora Japon + Mannet.

Maiatzak 11 Capsula + Ainara Legardon + Mobydick.

Maiatzak 18 Zodiacs + Muy Fellini + Joseba Irazoki.

20:30h. UPV/EHUren Bizkaia Aretoa. Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo.
Kontzertu guztietan sarrera librea izango da edukiera bete arte.

BizBAK Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura
www.ehu.es/kultura-bizkaia

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa


Hasierako eguna 2012/05/04

Amaiera eguna 2012/05/18


Azken eguneratzea: 2012/05/03