Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Xabier Olasok 'Ze pupu eta ze trapu!' hitzaldia eskainiko du Bilboko Irakasleen Eskolan

Idazleak parte hartuko du UPV/EHUk eta Eusko Ikaskuntzako Hizkuntzak antolatutako 'Gaurko Euskal Literatura. Haur eta Gazte Literatura' zikloan

Ostegunean, maiatzak 3, goizeko 10:30etan, Bilboko Irakasleen Eskolako Juliana de Agirrezabala aretoan (Sarriena, z/g, Leioa) Xabier Olaso egileak 'Ze pupu eta ze trapu' hitzaldia emango du. Ekitaldia 'Gaurko Euskal Literatura. Haur eta Gazte Literatua" zikloan barnean dago kokatuta. UPV/EHUko katedradun eta Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura sailaren zuzendaria Jon Kortazarrek antolatu du zikloa.

Xabier Olasok (Otxandio, 1964) irakasle ikasketa egin zituen eta ume kozkorretatik bizi den hirian (Vitoria-Gasteiz) lan egiten du. Poesia eta haur eta gazte literatura euskaraz lantzen ditu. Izan ere, Arabako Foru Aldundiaren Ernestina de Champourcin lehiaketa irabazi du, eta Zumarraga-Urretxuko Udalaren Iparragirre saria, hirutan. Gainera, 2005ean Haur eta Gazte Literatura Euskadi saria jaso zuen Pupuan trapua (2004) liburuari esker.

Helduei zuzenduriko poesia liburu hauen egilea da: Gauaren magalean (1996), Ariaren hariak (1998), Urtaro (1998), Datak eta postdatak (1999) eta Azalaren memoria eta Itinerarium (2001). Haur literaturaren esparruari dagozkiolarik, honako liburu hauek eman ditu argitara gaurdaino: Auskalo! (Igarkizun eta aho-korapiloak) (2001), Pupuan Trapua ( 2004) aipatua; eta haur olerki-bilduma, Hotsateko basoa (2005), Gurarien esku-jolasa (2008) eta Paulen abentura miresgarria (2011).

 

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa

 



Hasierako eguna 2012/05/03

Amaiera eguna 2012/05/03


Azken eguneratzea: 2012/04/30