
Larunbatean, otsailak 25, 10:00etatik aurrera, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean (Manuel de Lardizabal pasealekua, 2, Donostia), UPV/EHUren Campus arteko Eztabaida Txapelketa egingo da.
Ikasleen Errektoreordetzak bultzatutako txapelketa honen finalaurrekoak 10:00etan hasiko dira eta finala, berriz, 11:15ean hasiko da. Parte hartuko duten lau taldeek gai honi heldu behar izango diote: "¿Son los alimentos transgénicos la panacea universal contra el hambre?".
Talde irabazlea UPV/EHUren ordezkaria izango da Unibertsitateen G9 taldeko liga nazionalean. Txapelketa hori martxoaren 1ean egingo da eta galdera bera izango dute gai.
Hasierako eguna 2012/02/25
Amaiera eguna 2012/02/25