Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Joseba Eskubiren erakusketaren inaugurazioa

Arte Ederren Fakultateko 11 pintura irakaslek sormenaren inguruan garatu duten ikerketa proiektuaren emaitzetariko bat da

Ostiralean, otsailak 24, 20:00etan, La Brotxa galeria izandakoan (Conde Mirasol, 1. Bilbo) Joseba Eskubiren pintura esposizioa zabalduko da. Eskubi UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko 11 pintura irakaslek osatzen duten "Enbidia" taldeko partaideak, "Enbidia Proiektuaren" barnean, zuloen gainean egingo duen erakusketa martxoaren 9ra arte luzatuko da. Astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 17:00tatik 20:00ra egongo da zabalik irakasleak zuloen inguruan egindako hausnarketaren emaitza.

La Brotxa galeria izandakoak, iragan urteko azaroan hasi ostean, hurrengo ekainera arte, bi astetik bi astera, aipatutako 11 irakasle hauen lanak hartuko ditu. Iñaki Imaz, Fito Ramírez-Escudero, Usoa Fullaondo, Lorea Alfaro eta Alberto Rementeriaren erakusketen ondoren Joseba Eskubi,  Daniel Tamayo, Txaro Arrazola, Txemi Medeiro, Rita Sixto eta Gentz Del Vallerenak helduko dira.

"Irudi-esparru baten elaborazioa, esperientzia desberdinetatik abiatuta"  2009an hasitako proiektu baten azken emaitza da esposizioa. Hau zati bitan egongo da banatuta:  bata kolektiboa eta bestea bakarkakoa. Lehen atalean, taldeko kideek egindako hainbat kartel ikusi daitezke. Bertan, autore bakoitzaren erreferenteak islatuta agertzen dira, prozedura, ideologia eta pertsonal arloetako erreferenteak. Eta, beste alde batetik, Rementeriaren bakarkako erakusketan, joan-etorrien edo galdera-erantzunen jokoetatik abiatuta sortutako lanak ikusiko dira.

Ikerketa proiektu honekin, pinturako sortze prozesuak aztertzeko modu egokia aurkitu nahi da, eta horretarako hainbat estrategia desberdin erabili dituzte, besteak beste, irudi-kateak edo mapa kontzeptualak egitea analogikoki eta ikustatze aldetik norberaren sortze prozesuak azaltzeko. Ramirez-Escuderok adierazi duenez, "proiektu honen helburuetako bat artista plastikoaren jokabide barru-barrukoak argitara ateratzea izan da, betidanik sekretuan gordeak izan direnak, tailerraren eremu pribatuan".

Informazio gehiago: http://enbidia.blogspot.com/

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa


Hasierako eguna 2012/02/24

Amaiera eguna 2012/03/09


Azken eguneratzea: 2012/02/23