
Otsailaren 24an, ostiralean, goizeko 9:00etan UPV/EHUk Gasteizen duen Lucio Lascaray ikerketa zentroan, 'Azterna genetikoa: oso degradatuta dauden gorpuzkien analisia' Nazioarteko II. Biltzarra hasiko da. Topaketa UPV/EHUko Grupo Consolidado BIOMICsek eta UPV/EHUko Analisi Forentse Masterrak antolatu dute.
Topaketan kasu korapilatsuak ebazteko DNAren azterlanera egokitzen diren markagailu berrietatik abiatuta oso degradatuta dauden laginen analisian azken urteotan egon diren aurrerapenak aztertuko dira. Horrela, hezur zaharretatik, sustrairik gabeko ileetatik edo kontaktu bidezko transferentziatik, besteak beste, abiatuta egiten den DNAren analisia erronka errazagoa da auzitegiko ikertzailearentzat.
Jardunaldien inaugurazioan izango dira:
Biltzarrean Auzitegiko Genetikako Nazioarteko Elkarteko (ISFG) kide garrantzitsuek parte hartuko omen dute hizlari gisa, adibidez, Danimarkako Niels Morling ISFGko ingelesez hitz egiten duten herrialdeetako taldeko zuzendaria edo Christian Doutremepuich Bordeleko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko hematologia zuzendaria.
Gonbidatutako nazioarteko hizlariez gain, Justiziari eta Segurtasun Indarrei lotutako profesionalek eta Biozientzietako profesional espezializatuek hartuko dute parte biltzarrean. Horrela, Espainiako geografiako leku ezberdinetatik (adibidez, Katalunia, Galizia, Madril, Kanariak, Aragoi edo Euskal Autonomia Erkidegoa) datozen DNAren analisietako adituak eta aipatutako arloetako masterreko ikasleak joango dira jardunaldietara. Guztira, 60 pertsonak hartuko dute parte biltzarrean, eta horietatik % 80k arlo horretan lan egiten du.
Hilaren 24ko, ostirala, jardunaldian, arratsaldeko 17:15ean mahai-ingurua egitea aurreikusi da. Horrek amaiera emango die jardunaldiei, eta edonork parte hartu ahalko du bertan, gizarteak oro har gai horren aldeko interes handia baitauka.
Hasierako eguna 2012/02/24
Amaiera eguna 2012/02/24