Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Hitzaldia eta Sorginkeria eta Inkisizioaren erakusketa inaugurazioa

Ostegunean, otsailaren 23an, 9.30etan, Museoko Mintegi Aretoan (Medikuntza Fakultatea, barrio Sarriena z/g) sorginkeria eta Inkisizioari buruzko mintzaldia emango du Mikel Zabalak doktoreak Euskal Medikuntzaren Historiaren ikasgaiaren azken ikasturtearen bukaera gisa.

Hitzaldia bukatu eta gero, 11.00etan Biblioteka Zentraleko Eraikinean inauguratuko da Gustav Hennigsen irakasle El abogado de las brujas liburuaren egilearen Sorginkeria eta Inkisizioaren gaineko erakusketa. Era berean, Begizkoaren aurkako kutunak eta Iberiar Penintsulako argizarizko exbotoen gaineko bildumak, Anton Erkoreka irakaslearenak, erakutsiko dira.

 

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa


Hasierako eguna 2012/02/23

Amaiera eguna 2012/05/01


Azken eguneratzea: 2012/02/29