Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

UPV/EHUko medikuntza ikasleek minbizia duten umeen egonaldia alaituko dute Gurutzetan

Asteazkenero eta hurrengo ekainera arte 60 boluntariok parte hartuko dute proba pilotu honetan



Asteazkenean, otsailaren 22an, Medikuntzako Ikasleen Batzarreko (MIB/AEM) zenbait kide Gurutzetako ospitalera desplazatuko dira minbizia duten umeen egonaldia alaitu eta arintzeko. Ekimena, Adams Proiektua lez bataiatu da, Barrearen Doktorea ezizenarekin ezagutzen den mediku estatubatuarraren omenez (Robin Williams-ek protagonizatu zuen sendagile horren bizitzan oinarritutako filma). Honen bidez, "umeen distira bizirik mantendu nahi da, minbiziaren aurkako borrokan lagunduko diena", aipatzen du Marta Garcíak, proban parte hartu duen boluntarioetako batek.

Otsailaren 15an ospatzen den Haur Minbiziaren Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, Medikuntza eta Odontologia Fakultateko 60 ikaslek proiektu honi hasiera eman zioten. Aurten asentatu eta hurrengo kurtsoetan jarraipena izan nahi du ekimenak. Ekaina arte, asteazkenero, ikasle boluntario hauek ipuin kontalariak bilakatuko dira, musika-ekimenak antolatu eta magia trukuak irakasteko tailerrak egingo dituzte. Ikasleak zerbitzu onkologikoko profesionalek irakatsiak izan dira.

Proiektu honek UPV/EHUren Ikasle Kontseiluaren laguntza eta  CTO Fundazioaren (irabazi-asmorik gabeko sendagileen organizazio bat) kolaborazioa du. Leioako Fakultateko eta unibertsitate ospitaleetako lau irakasguneetako estudianteek osotzen duten Medikuntzako Ikasleen Batzarraren ekimen honek, bere helburuen artean, aurrerapen akademikotik haratago dagoen ikaslearen garapen integrala bilatzen du. Estudianteen erakunde honek gizarte-kontzientziazioa,  boluntariotza aktibitateetan ikasleen parte hartzea eta pentsamendu zientifikoa hedatu eta sustatzeko lana bultzatzeko asmoa du. Bide honetan, Gillen Oarbeascoa MIBeko presidente ordearen esanetan, proiektu honek ilusio handia sortu du elkartean: "Egia esan, kolaboratzeko prest agertu diren boluntario kopuru handiaren aurrean gainezkatuta sentitu gara. 60 estudiante hauen motibazioak, gainera, proiektuarentzako hainbat ideia batzeko balio izan du".


 

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa


Hasierako eguna 2012/02/22

Amaiera eguna 2012/02/22


Azken eguneratzea: 2012/02/21