Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Lolas club zuzenean, benetako rock and roll-a



Lolas Club-eko 'Uno' diskoaren azala

Ostegunean, otsailaren 23an, 18.30etan, Ignacio Maria Barriola Zentroaren entzunaretoan, Lolas club rock and roll-eko musika taldeak zuzeneko emanaldi indartsua eskainiko du. Bertan 'Uno' izeneko diskoa aurkeztuko du. Lan indartsu honek erritmo sendoa duten abestiak biltzen ditu. Campuseko Kultur Hedakuntzak antolatzen du emanaldia, bere kultur egitarauaren baitan.

Sarrera irekia eta doanekoa da.

Lolas club 2004an sortu zen, Jon Franco Lolas-en (ahotsa eta gitarra) eta Asier Correa Afi-ren (gitarra) eskutik. Ondoren beste taldekiderekin banda osatu zuten: Iñaki Amundarain Keef (pianoa), Iñaki Bernal Berny (bateria) eta Unai Olano (baxua). Bidenabar, 2009an, baxua eta gitarra Luis Costarengatik (gitarra) eta Manu Gestidorengatik (baxua) ordezkatu zituzten. Lolas clubaren rock and roll klasikoak hainbat musika talderen eragina du; Rolling Stones, Lynyrd Skynyrd, Allman Brothers, Aerosmith, edo Black Crowes, hurrenez hurren. 2007an 'Es solo rock and roll' izeneko bere lehen maketa grabatu zuten. Honek bost abesti biltzen zituen. Ondorengo sei urtetan hainbat kontzertu eskaini ostean, Lolas club heldutasunera heldu da eta bere zuzeneko emanaldi indartsu eta garbiak rock and roll-eko ikasgai bihurtzen du.

 

Argibideak:

www.lolasclub.net

www.myspace.com/lolasclub

 

'Club de los Lolas' bideoklipa:

www.youtube.com/watch?v=JTdnkFK55O8

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa


Hasierako eguna 2012/02/23

Amaiera eguna 2012/02/23


Azken eguneratzea: 2012/02/21