Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

"Arte sorkuntzan teoria eta militantzia feministen eragina. Arte sorkuntzaren eraginak teoria eta militantzia feministetan" jardunaldien hasiera

Feminismoak eragin izandako ikus-entzunezko produktuen eta mugimendu honek planteatutako erronken gainean, besteak beste, eztabaidatzeko topagunea izango da UPV/EHUren Arte Ederretako Fakultatea

Ostegunean, otsailak 9, 16:00tan, UPV/EHUren Arte Ederren Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena Auzoa, z/b. Leioa-Erandio eremua) "Arte sorkuntzan teoria eta militantzia feministen eragina. Arte sorkuntzaren eraginak teoria eta militantzia feministetan" jardunaldiei hasiera emango zaie. Bi egunetan zehar, otsailak 9 eta 10, hamahiru parte-hartzailek metodologia feministak, mugimendu honek eragin izandako emaitza artistikoak  eta planteatzen dituen erronken gainean mintzatuko dira. Hartara, ostegunen 16:00tik 20:00ra "Mugimendu feministak, feminismoak akademian eta kultura kudeaketaren" gainean eztabaidatuko dute hurrengo parte-hartzaileek: Saioa Olmo, identitate kolektiboa eta branding-a eta generoa eta feminismoa bezalako gaien gainean lan egin duen aditua; María Mur, Consonni arte garaikideko produkzio-etxeko zuzendaria eta Artecnociencia y Feminismos ikerketa-taldeko kide bi, Enkarni Gómez eta Ainhoa Güemes. 

Ostiralean , 10:00tik 14:00ra, "Ezagutza prozesuak praktika artistikoaren bitartez. Akademia eta praktika" izango da mintzagai, eta bertan izango dira, hurrenez hurren: María ptqk, bioteknologia eta natur zientziak gai hartuz kultura-ekintzak egiten dituen "Soft Power" programaren zuzendaria; Itziar Okariz, New York eta Bilbo artean lan egiten duen artista ezaguna eta Kontxa Elorza, UPV/EHUren Arte Ederren Fakultateko Arte eta Teknologia departamenduko irakaslea.

Bukatzeko, ostiral arratsaldean, 16:00tik 20:00ra, "Mugimendu feministak eta ezagutza prozesuak arte praktiken bitartez" izenburupean honakoek eztabaidatuko dute: María José Belbel, "Digmeout. Discursos sobre la música popular, el género y la etnicidad" DVD-aren zuzendaria, Erreakzioa-Reacción ekimeneko kide Estibaliz Sádaba eta Azucena Vieites eta bulegoa z/b, produkzioa, eztabaida eta ideien hartu-emana eta proiektu artistikoak gauzatzeko espazioko kideak diren Beatriz Cavia, Leire Vergara eta Miren Jaio.

 

 

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa


Hasierako eguna 2012/02/09

Amaiera eguna 2012/02/10


Azken eguneratzea: 2012/02/08