
Otsailaren 9an, osteguna, 12:00etan, UPV/EHUko Lucio Lascaray Ikerketa Zentroan (Letren Fakultate ondoan), Vitoria-Gasteizen, inauguratuko da arrisku biologikoa kontrolatzeko segurtasun handiko UPV/EHUren lehen laborategia. Lucio Lascaray Ikerketa Zentroan abiatuko den instalazio horretan mikroorganismoekin lan egingo da, eta horiek manipulatu eta kontserbatzeko beharrezkoa da segurtasuneko ezaugarri bereziak dituen laborategi bat izatea. Era berean, horrelako laborategietan ezinbestekoa da bertan lan egiten duten teknikariek eta ikertzaileek jantzi egoki batzuk erabiltzea.
Pertsona hauek etorriko dira ekitaldira:
Hasierako eguna 2012/02/09
Amaiera eguna 2012/02/09