Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Le Corbusier, Arkitektura Goi Eskola Teknikoan protagonista

Nazioarteko adituek eskeinitako hitzaldiak, mintegiak eta erakusketak antolatu dira, arkitekto suitzarraren ibilaldia berrikusteko asmoz

Ostegunean, martxoak 11, 09:30etan Gipuzkoako Campuseko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Paraninfoan izango da Charles Édouard Jeanneret-Gris arkitektorari (Le Corbusier hain zuzen ere) buruzko jardunaldien inaugurazioa.

Le Corbusieri buruzko aditu esanguratsuenak egongo dira AGETan, arkitekto suitzarraren nortasuna eta lanarekin loturiko hainbat alde aztertzeko. Mintzaldien gain, adituak Eskolako ikasleekin egongo dira antolatu diren mintegietan. Bestalde, ikastegiaren erakusketa aretoan honako erakusketa hauek izango dira ikusgai martxoan zehar: 'Le Corbusier à Mallorca. 1932', 'Le Corbusier en la India. La mirada de Enric Miralles y Elías Torres', eta Museum Cemento Rezolaren informazio-panelak ere.

Lehenengo saioan (martxoaren 11ri dagokiona) honako aditu  hauek hartuko dute esku:

  • Juan Calatrava Granadako Unibertsitateko Arkitektura Historiako irakasleak.
  • Arthur Rüegg, Le Corbusier arkitektoaren aditua eta artista honi dedikatu diren hainbat erakusketaren komisarioak.
  • Stanislaus von Moos, Zuricheko Unibertsitateko Arte Modernoan katedradunak.
  • Josep Quetglas, Universitat Politècnica de Catalunyako katedradunak.

Mintzaldietan, Le Corbusieren lana iradoki zuten base teorikoak; bere lanetan koloreak nola erabili zituen, koloreen eragin fisiologikoa eta psikologikoa aztertuz; Veneziara egin zituen bidaiak; eta Le Corbusieren antzerki-guneak izango dira aztergai.

Martxoaren 12an, 25ean eta 26an jarraituko dute jardunaldi hauek.

 

UPV/EHUKO KOMUNIKAZIO BULEGOA (943 / 017108/ comunicacion@ehu.es)
www.prentsa.ehu.es



Hasierako eguna 2010/03/11

Amaiera eguna 2010/03/26



Azken eguneratzea: 2010/03/08