
Saludo del Rector | Intervenciones públicas
Bilbao, 15-12-2011
Plan Estrategikoaren oinarrien dokumentuari klaustrokideek egin dizkiozuen ekarpenengatik eskerrak emanez hasi nahi nuke. Plan Estrategikoa ez da arau bat, baina ez da indar loteslerik gabeko testua ere.
Leer primera intervención
Bilbao, 15-12-2011
Klaustrokideak: Egun on berriro. 2010/2011 ikasturtearen Kudeaketa Txostena eta 2011/2012ko Jarduera Plana aurkeztea dagokigu klaustroaren gai zerrendako puntu honetan. Hitzaldi honetan gauza biak batera aurkeztu gura ditut.
Bilbao, 11-12-2011
Egun da abenduaren lehena, 2011koa. Orain dela hiru urte Mikel Laboa joan zitzaigun. Euskal Herriko Unibertsitatearentzat oso egun berezia dena aukeratu zuen gure sekulabelardiko kantariak.
Donostia, 21-10-2011
Egun on guztioi, eta, lehenengo eta behin, nire aldetik ere ongietorririk beroena eman nahi dizuet, bihotz-bihotzez, Marilyn Strathern irakasle andrea, Euskal Herriko Unibertsitateko Honoris Causa doktore izendatzeko ekitaldi honetara. Ohore handia da gure klaustroan hain maila altuko ikertzaile bat izatea, Strathern irakaslea gizarte antropologiaren alorrean nazioarteko aditurik garrantzitsuenetakoa dugu eta.
Donostia-San Sebastián, 22-09-2011
Egun on guztioi, eta ongi etorri, bihotz-bihotzez, neure eta Euskal Herriko Unibertsitatearen izenean, Carlos Santamaría zentroaren irekiera-ekitaldira. Antonio Beristain auditorioan egingo dugun ekitaldi honek ematen dio hasiera, nolabait, eraikin berri honen ibilaldi akademikoari.
Bilbao, 07-9-2011
Profesor Sánchez Lavega, gracias por su brillante exposición y por enseñarnos a explorar nuevos mundos. Tomo nota de la idea de que el cambio es la única cosa en el Universo que no cambia.
Leioa, 25-2-2011
Arratsalde on guztioi eta nire aldetik ere ongi etorriak ekitaldi honetara.
Hasteko nire zorionik bero-beroenak eman nahi dizkizuet doktore berri guztiei. Unibertsitateak zuen ohoretan antolatzen du inbestidura ekitaldi nagusi hau.
Orain dela urte batzuk, Euskal Herriko Unibertsitateak doktore berrien inbestidura-ekitaldi berezi hau ezartzea erabaki zuen. Bi helbururekin ezarri zuen. Alde batetik, aitorpena ematea aurreko urtean beren ikerketa burutu duten doktoreen ahaleginari. Bestetik, gizartearen aurrean doktorearen rola errebindikatzea, gizarte dinamiko eta berritzaileen aurrerapenerako elementu erabakigarria delako.
Leioa, 11-6-2011
Arratsalde on guztioi eta ongi etorriak. Eskerrik asko Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen hogeita hamargarren edizioaren irekiera-ekitaldi honetara etortzeagatik. Eskerrak eman nahi dizkiet nirekin mahaian dauden agintariei eta arduradunei; lehendakari jauna; Gipuzkoako diputatu nagusi jauna; Donostiako alkate jauna; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu andrea; BBVA Fundazioko Komunikazioa zuzendari andrea eta Uda Ikastaroetako zuzendari jauna.
Leioa, 5-7-2011
Buenas tardes y mi más cordial bienvenida, como rector de la Universidad del País Vasco, a esa duodécima edición de los cursos de verano BizBAK, Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura, que hoy inauguramos oficialmente.
Mi bienvenida a todas las personas presentes, y en especial a quienes me acompañan, a Josune Ariztondo, diputada foral de Cultura, Begoña Otxoa, directora de Investigación del Gobierno Vasco y Gabriel Villota director de BizBAK.
Fecha de la última modificación: 02/03/2011