
Saludo del Rector | Intervenciones públicas
« Volver
AMETS BATEN OINORDEKO GARA
Iñaki Goirizelaia
UPV/EHUko errektorea
2011/12/1
Hirurogeita hamabost urte
Urte gozo eta urte latz
Egun da abenduaren lehena, 2011koa. Orain dela hiru urte Mikel Laboa joan zitzaigun. Euskal Herriko Unibertsitatearentzat oso egun berezia dena aukeratu zuen gure sekulabelardiko kantariak.
Gaur 75 urte betetzen dira Eusko Irakastola Nagusia sortu zutenetik. 75 urte, urte gozo eta urte latz.
Ikasturte honetako inaugurazio ekitaldian esan nuen bezala "Amets baten oinordekoak gara. Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatea euskal gizarte osoaren zerbitzuan badago, eta, horrekin batera, nazioartean eraginkorrak izateko ahaleginak egiten dituen unibertsitatea bagara, gure arbasoek egin zuten ametsari zor diogu. Amets luzea, amets polita. Amets apurtua, amets gordina. Ametsa egia bihurtuta, nekez eta lanez. Ametsa egia bihurtuta, ilusioaz eta guztion ekarpenez."
Ez da izan ibilbide erraza. Kontuan hartu Euzko Irakastola Nagusia sortu baino lehenago, gure herriaren historian unibertsitatearen proiektua beste batzuen eskuetan egon zela urte luzez. Horrela gogoratu zuen Koldo Mitxelenak. Unibertsitate hau lehenengo unibertsitate publikoa izan zen, herri mugimendu bati erantzuten ziona, eta lehenengo aldiz gure eskuetan zegoen unibertsitatea izan zen.
Horregatik, eskerrak emanez hasi nahi dut; eskerrak Eusko Ikaskuntzari, eskerrak Foru Aldundiei eta eskerrak Eusko Jaurlaritzari. Haiek egindako lanari esker Euzko Irakastola Nagusia sortu zen. Baina erakunde guzti horietaz gain, orain dela 75 urte, hemendik oso hurbil, ikasgeletan sartu ziren ikasleak, irakasleak eta langileak ekarri nahi ditut gogora. Benetako protagonistak haiek izan ziren. Haiek eta haien senitartekoek inork baino hobeto dakite 75 urte hauek nolakoak izan diren. "Ixilik jan ohi da galtzailearen mahaian, izkutuan ikasi nuen gure kondaira", horrela dio Ruper Ordorikak bere azken diskoan. Erbestea, kartzela, hil arteko zigorra, frankismoaren gau beltza, hori dena sufritu zuten, ixilik sufritu ere.
Euzko Irakastola Nagusiko ikasleak, irakasleak, langileak eta haien senitartekoak gure ohorezko gonbidatuak dira, baina oraingoan ez galtzailearen mahaira. Oraingoan haiek sortutako unibertsitatearen mahaira, ezagutzaren mahaira, merezimendu osoz gonbidatu nahi ditut. Ez da sekula geldituko ixilik. Ozenki aldarrikatu nahi dut zuen lana eta zuen ausardia. Zuek erein zenuten hazia gurean ernatu da betirako.
Orduko haien amets bera da
Gure hauspo eta gure hats
Euzko Irakastola Nagusiaren bultzatzaileek unibertsitate eredu berria zeukaten buruan. Eta bultzatzaileen artean hor zegoen hauspoari eraginez Leizaola sailburua. Bere lana eta ikuskaria azpimarratzekoak dira. Ez zuten nahi garai hartako unibertsitate klasiko horietako bat. Ángel Apraiz irakasle handiak ibilbide luzea zeukan estatuko eta erbesteko unibertsitateetan, eta argi zeukan unibertsitate modernoa, herrian sustraitua eta nazioarteko eremuetara zabaldua izan behar zuela gure unibertsitateak. Salamancako katedraduna zen Apraiz doktoreak honela zioen 1918an emandako Universidad Vasca izeneko hitzaldian:
"Y de ahí que, al venir yo a tratar en estos momentos tan solemnes y acaso tan decisivos como son estos, el tema gratísimo para mí de la universidad vasca, espero que os daréis cuenta de que son todos esos aspectos culturales mencionados, la perspectiva que deben abarcar nuestros ojos; de que no nos es lícito considerar la cuestión con la mira restringida del que sólo trata de conseguir para su pueblo uno de esos establecimientos centralizados, uniformados y de una frialdad burocrática no en todo fácil de vencer, y de que la implantación de tales centros en nuestra tierra, que tanto amamos, debe ser para dotarles de una vida, correspondiente con la que a su alrededor se desarrolla con múltiples manifestaciones, que en cada una de éstas ponga sus raíces y sea así la Universidad no un fin, sino un medio, medio para la cultura, y esta, a su vez, medio también, como reza la inscripción en el edificio principal de la Universidad de Columbia en Nueva York para la prosperidad pública y para la gloria de Dios".
En el sueño de aquellos promotores de la Universidad Vasca, ya se podían ver los valores de nuestra universidad. Universidad moderna, enraizada en nuestro pueblo, no entendida como un fin sino un medio para conseguir el bienestar social y mirando al mundo. Sin duda, ese sueño sigue siendo nuestro fuelle y aliento.
Ezagutza da aldaketa nahiz
hobekuntza denen ardatz
Bai, "ezagutuz aldatzea" horixe esan zuen Xabier Letek, eta hori da egunero egiten duguna Euskal Herriko Unibertsitatean. Ezagutza sortzen dugu, ideiak abiapuntu izanik, zientzia, teknologia eta berrikuntzan Euskal Herriko ekoizleen artean gu geu gara emankorrenak.
La producción científica, es decir, la generación de conocimiento de la Universidad del País Vasco ha venido creciendo ininterrumpidamente desde nuestro nacimiento. En ese sentido también hemos seguido las orientaciones que nos mostraron hace 75 años: el conocimiento nos lleva al cambio, y la innovación es el eje de ese cambio.
En el documento denominado "Esquema de las bases de organización de la Universidad Vasca" datado el 22 de octubre de 1936 había ocho puntos. En su punto séptimo se cita "la lengua y la universidad" y ya se hablaba del "derecho a la lengua propia" y del "fomento del euskera". El punto octavo se denominaba "función social". En él se citan expresamente "las obras universitarias para el pueblo", "las investigaciones", "la acción social", "las universidades para todos". Resulta confortante comprobar que nuestros precursores ya eran conscientes de la importancia de otorgar al euskara rango universitario, del papel decisivo de la investigación y de la necesidad de que esa obra universitaria fuera para el pueblo, de la importancia de la acción social y de la universidad para todos y todas.
La apuesta hoy de la Universidad del País Vasco, convertida en Campus de Excelencia Internacional, tiene sin duda su origen en estas ideas. Hoy somos una universidad pública, plurilingüe, donde el euskara ha alcanzado todos los niveles universitarios, una universidad para todos y todas, que trabaja desde la responsabilidad social, investigando con presencia internacional, y como nuestros antepasados decían en 1936, con el objetivo de que nuestra obra universitaria contribuya al bienestar social del Pueblo Vasco.
Unibertsitate honek jada
eman ditu hainbat urrats;
segiko dugu sustraiak bertan
eta adarrak mundurantz.
75 urte pasa dira, eta gure unibertsitate honek jada eman ditu hainbat urrats. Bidea zehazten denean beti izaten da errazago ibiltzea eta Agirre Lehendakariak Medikuntza Fakultatearen inaugurazio ekitaldian ondo baino hobeto zehaztu zuen bide hori. Bere hitzaldian honela esan zuen gure Euzko Irakastola Nagusiari buruz: "un laboratorio, una escuela de formación; no hemos de sacar de ella hombres autómatas, sino hombres formados que puedan expandir la ciencia y la ejemplaridad de su conducta, hombres que cuando se establezca el intercambio cultural con otras universidades puedan llevar a ellas nuestra alma, nuestra cultura y nuestra educación, para que puedan decir que existe una escuela digna del País".
Horregatik, gaur egun, UPV/EHU osatzen dugun guztiok amets baten oinordeko sentitzen gara, eta bene-benetan uste dugu amets hura azkenean bete dela, Euskal Herriko Unibertsitatearekin. Denon eta denontzako unibertsitate bat da, euskaraz eta gaztelaniaz irakasten duena, eta munduko beste hizkuntza batzuetara ere zabalik dagoena, nazioartean ikertzen duena eta, bereziki, unibertsitate publiko, elebidun eta kalitatezko bat izateko Euskal Herriaren eskabideari erantzuten diona.
Hasierako proiektuaren oinordekoak gara, eta hala sentitzen gara, eta horrek gure unibertsitatearen alde lanean jarraitzeko beste arrazoi bat ematen digu; alegia, Euzko Irakastola Nagusiaren alde lan egin eta borrokatu zuten guztiak harro sentitu ahal izatea, baita ere, gaur egungo Euskal Herriko Unibertsitateaz.
1936ko Euzko Irakastola Nagusiko eragile eta sortzaileak, ikasleak, irakasleak, langileak: jakin ezazue zuen senitartekoentzat, zuen ondorengoentzat eta sortuko direnen berrientzat unibertsitate bikain bat egiteko ahaleginean dihardugula lanean; jakin ezazue egunero lan egiten dugula zuen ametsa gauzatu guran. Zuek 1936an izan zinetena izan nahi genuke, zuek erdietsi zenuten maila lortu gura genuke. Harro sentitzen gara zuetaz. Jakin ezazue segiko dugula sustraiak bertan eta adarrak mundurantz.
Eman ta zabal zazue!
Fecha de la última modificación: 16/12/2011