
Ongi etorri Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Campus Zientifikora. Udako Campus Zientifikoa Nazioarteko Bikaintasun Campusen programaren barruan garatu da.
UPV/EHUk Udako Udako Campus Zientifikoen programaren hirugarren edizioan parte hartzen du. Espainiako Zientzia eta Teknologiarako Fundazioak (FECYT) antolatzen du, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren elkarlanarekin eta "la Caixa" Gizarte Ekintzaren laguntzarekin. Espainiar estatu osoko DBH4ko 56 ikasle eta 1. Batxilergoko beste 56 ikasle hartuko ditu UPV/EHUk uztailean. Ikasleen artean ikerketa-zaletasuna sustatzea helburu du programa honek, eta, parte hartzeko, beharrezkoa da Ministerioak ematen duen Nazioarteko edo Eskualdeko Bikaintasun Campus kalifikazioa edukitzea.
Gure Udako Campus Zientifikoek lau prestakuntza-programa eskainiko dituzte guztira, Fisika, Matematika, Kimika eta Biologiaren alorretan. Oso aktibitate ezberdin eta interesgarriak izango dira, 112 ikasle hauek ikerketaren mundura era atseginean hurbiltzeko, gure unibertsitateko eta bigarren hezkuntzako irakasleen eskutik.
Zientzia eta Teknologia Fakultateko laborategietan edo hainbat tailerretan aritzeaz gain, beste era bateko jarduerak ere egingo dituzte gure bisitari gazteek: Bizi Teknologia, Bizkaiko Parke Zientifiko-Teknologikoaren interpretazio-zentroa (BTEK), ezagutzeko aukera izango dute, baita robotikari buruzko tailer bat egiteko ere; kirola egin ahal izango dute, adibidez, snorkela eta piraguismoa Plentziako Badian; eta Bilborako bisita gidatua egingo dute, hiri nola aldatu den ikusteko.
Zure zain gaude!
|