K/T muga Euskokantauriar Arroan
Laburpena
Kretazeo eta Tertziarioaren arteko mugan gertatu zen suntsipen masiboak Lurreko espezieen hiru laurden baino gehiago desagertarazi zuen eta gaur egun zientzia-eremu ezberdinetako zientzialarien interesa suspertzen du; haien artean paleontologoak, geokimikoak, astrofisikoak eta abarrak. Ikertzaileok, Biziaren historiaz gain Lur planetaren eboluzioaz arduratzen dira. Euskokantauriar Arroan K/T muga ebaki anitzetan gorde da, Kretazeoaren amaierako krisiari buruzko ikerketak garatzeko leku aparta izanik.
Gako-hitzak
Kretazeoa, Tertziarioa, estratigrafia