Lurzoruetako kutsagarri organikoen erauzketaren auzia

Olatz Zuloaga, Nestor Etxebarria, Luis Angel Fernández, Juan Manuel Madariaga

Laburpena


Egun lurzoruetako kutsagarri organikoen determinazio analitikoan arazo gehiendakarren etapa erauzketa da. Etapa honi dagozkion auziak bi dira: erauzketa-prozesuaren etekinaren kalkulua, hots, nola jakin zenbatekoa den berreskuratutako kutsagarrien etekina lurzoruan dagoen kontzentrazioa ezezaguna izanik, eta erauzketa-teknika berrien egokiera, batez ere, teknika horiek dakartzaten prozedura erosoagoak eta ziurragoak baitira eta aurreko auziaren argibide izan baitaitezke. Kontuan izan behar da ohiko erauzketa-teknikek erabiltzen dituztela disolbatzailearen bolumen altuak, erauzketa-denbora luzeak eta prozedura gogaikarriak. Honenbestez, azken hamarkadetan konposatu organikoen erauzketarako metodo berrien garapena eta optimizazioa nabarmenki ugaritu da.


Gako-hitzak


kutsagarri organikoak

Testu osoa:

PDF