Bidalketak

Lineako bidalketak

Badaukazu EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria aldizkarian sartzeko izen eta pasahitzik?
Joan saioa hastera

Erabiltzaile-izena eta Pasahitza behar dituzu?
Joan erregistratzera

Lanak linean bidaltzeko eta bidalitako lanen egoera ikusteko, erregistratuta egon behar da eta saioa hasi behar da.

 

Egileentzako gidalerroak

1. EKAIA aldizkarian Natur Zientziak, Zientzia Zehatzak eta Teknologiari buruzko idazlan originalak argitaratuko dira, goi-mailako dibulgazioaren esparruan.
2. Artikulu-egileek, dokumentuaren bertsio elektronikoa bidali behar dute.
3. Testua euskara batuaz erredaktatua egongo da, hizkera argi eta zehatza erabiliz, eta literatura zientifikoaren usadio eta konbentzioak betez. Nomenklatura, laburdurak, ikurrak etab., nazioarteko kodeen arabera idatziko dira.
4. Artikuluaren hasieran, izenburua, egileen izenak, helbidea eta artikuluaren laburpena azalduko dira euskeraz eta ingelesez.
5. Egileak kontaktuetarako, ahal den neurrian, helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa bidaliko ditu.
6. Testuan, irudi, argazki eta taulen kokapena adieraziko da.
7. Aipamen bibliografikoak testuan azaltzen diren ordenean zenbatuko dira eta lanaren amaieran, ondorengo eran idatziko dira:
a) Liburuetarako: [Zenbakia]. Egilea(k). Urtea. Liburuaren izenburua kurtsibaz. Argitaletxea, Argi- talpen-herria.
Adibidez, [3] SCHMIDT K. 1975. Respiration in air. Cambridge University Press. London.
b) Artikuluetarako: [Zenbakia]. Egilea(k). Urtea. «Artikuluaren izenburua». Aldizkariaren izena kurtsi- baz, bolumena beltzez, orriak.
Adibidez: [5] PUSKA M.J. eta NIEMINEN R.M. 1994. «Theory of positrons in solids and on so- lid surfaces». Reviews of Modern Physics 66, 841-896.
8. Erredakzio-batzordeko zuzendariak gaian aditua den bati bidaliko dio artikulua. Honen iruzkinak eta euskarari buruzko gomendioak egileari itzuliko zaizkio, bigarren aditu baten eskutik. Egileak zuzenketak egin eta gero, artikuluaren argitalpenaz azken erabakia erredakzio-batzordeak du.
9. Egileari 25 separata dohanik bidaliko zaizkio.

 

Bidalketa prestatzeko zerrenda

Bidalketa-prozesuan, egileek egiaztatu behar dute beren bidalketak betetzen dituela ondoren eskatzen diren guztiak, eta onartu behar dute baldintza horiek bete ezean lana bueltatu egingo dietela.

  1. Bidalketa ez da inon argitaratu eta ez da beste aldizkariren batera bidali aztertzeko (edo azalpen bat eman da Editorearentzako oharretan).
  2. Bidalketa-fitxategia Microsoft Word, RTF edo ODF formatuko fitxategia da. Latex formatua ere onartzen da; kasu honetan, begiratze-prozesua errazteko beste formatu batera aldatuko da.
  3. Testua lerroarte bakarrekoa da; 12 puntuko letra-tamaina erabiltzen du; letra etzana erabiltzen du azpimarraren ordez (URL helbideetan izan ezik); eta ilustrazio, irudi eta taula guztiak dagokien lekuan daude testu barruan, bukaeran egon beharrean.
  4. Aldizkariari buruz orriko Egileentzako gidalerroak izenburuan estiloari eta bibliografiari buruz azaldutako eskakizunak betetzen ditu testuak.
 

Pribatutasun-deklarazioa

Aldizkariaren gune honetan sartutako izen eta helbide elektronikoak aldizkarian azaldutako xedeetarako bakarrik erabiliko dira eta ez dira erabilgarri egongo beste xederen baterako edo beste inorentzat.

 


ISSN: 0214-9001