EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria


Ekaia

Azken mendeotako aurrerapen zientifikoek eta teknologiaren hedapenak sekulako eragina izan dute gizartean, eta funtsezkoak bilakatu dira guztiontzako. Horretarako ezinbestekoa izan da zientzia eta gizartearen artean dibulgazioaren zubia eraikitzea, ikerketaren emaitzak modu ulergarrian plazaratzea, alegia.

 

loreak_151_01.

 

Euskal herrian zientziaren eta teknikaren dibulgazioak arazo ugari izan ditu, euskara bera ez baitzegoen maila teknikorako egokituta. Zorienez, lan handia egin da azken urteotan, eta gaur egun unibertsitateko gai ugari euskaraz irakasteaz gain, euskaraz diharduten ikerketa-taldeak ere eratu dira. Honek areagotu egin du euskarazko dibulgazioaren premia, inguru zientifikoetan sorturiko lexikoak eta indartutako tradizioak ez baitute, tamalez, kalean nahikoa oihartzunik izan. Hedabide desberdinetan gai zientifikoak maiz agertzen dira, baina oraindik hutsune asko geratzen dira.

 

 

molekulak_221.

 

 

Euskal Herriko Unibertsitateak zientzia- eta teknika-dibulgazioa bultzatzeko EKAIA aldizkaria sortu zuen 1989. urtean. Lehen saio honen iraupena laburra zen, tamalez, eta EKAIAren bidea eten zen, 2. alean, hain zuzen ere. 1995. urtean EHUko irakasle-talde batek, indarberriturik eta hornikuntza hobearekin, inoiz utziriko bideari berrekin zion, bateratasun terminologikoak eta kontzeptu zein aurkikuntza berrien etengabeko agerpenak horrela eskatzen dutelakoan.

 

 

lentek_150.

 

arrokak_221.

 

EKAIA aldizkaria oinarrizko formazio zientifikoa duten irakurleei bideratuta dago. Haren helburuen artean ondokoak daude: zientzia eta teknikaren alorretan egiten diren aurrerapenak plazaratzea, unibertsitateko ikasleei zein irakaskuntza ertaineko irakasleei testuliburuen osagarriak izango diren materialak eskaintzea, esparru zientifiko-teknikoan euskararen estandarizazioa bultzatzea, eta esparru honetan hizkuntzaren erabilerak sortzen dituen arazoak konpontzen laguntzea. Xede honekin, urtean bitan EKAIA plazaratzen da, alor zientifiko desberdinetako artikuluak biltzen ditu.

 

matem_150.


zk: 23 (2010): EKAIA 23

EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkariaren 2010ko zenbakia

Aurkibidea

From the bench to the bed: Sendagai berri baten garapena PDF
Amaia M. Erdozain Fernández
Nanopartikula magnetikoak. Zenbait aplikazio medikuntzan PDF
Ana García Prieto, Estibaliz Apiñaniz
Nanoteknologia: txikiaren handitasuna PDF
E. Zarate, J. M. Pitarke
Haizeolak eta Burdin Hobiak Euskal Herrian PDF
X. Orue-Etxebarria, E. Apellaniz, J. I. Baceta, P. P. Gil-Crespo, J. M. Herrero, I. Yusta
airEsan: ozono mailak aurresateko sistema informatikoa PDF
Elena Agirre Basurko, Albaro Anta Sanz, Luis Javier R. Barrón
Hiru aldiz erratu eta zuzen bukatzearen magia PDF
Elisabete Alberdi Celaya
Matematikak femeninoak al dira? PDF
Arantza Urkaregi
Seinalearen prozesatze digitalaren erronkak kanpoko desfibrilagailu automatikoaren inguruan PDF
Elisabete Aramendi, Unai Irusta, Unai Ayala, Andoni Lazkano
Hauteskunde unibertsal eta askeak telematikaren eskutik? PDF
Maider Huarte, Iñaki Goirizelaia, Juanjo Igarza, Joserra Etxebarria
Hitzen Adiera-desanbiguazioa PDF
Oier Lopez de Lacalle, Eneko Agirre
Industri Automatizazioan kontrol-programak berrerabiltzeko bidean PDF
Edurne Irisarri, Elisabet Estévez, Marga Marcos
Potentzia-bihurgailu matriziala: teknologia eraginkor eta konpaktua PDF
E. Ibarra, J. Andreu, E. Ormaetxea, I. Kortabarria, I. Martínez de Alegría, J. L. Martín, J. R. Etxebarria
FPGA gailu birkonfiguragarriak: Kontrol-sistema konplexuak inplementatzeko aukera berriak PDF
E. Ormaetxea, E. Ibarra, J. Andreu, I. Kortabarria, I. Martínez de Alegría, E. Planas
Mikel Urreta Etxebeste: Leize-zuloak (1918) PDF
Jacinto Iturbe


ISSN: 0214-9001