gogoa Euskal Herriko Unibertsitateko Logika, Kognizio, Hizkuntza eta Informaziorako Institutuak (ILCLIk) egindako aldizkaria da, eta urtean bitan argitaratzen da, euskaraz. ILCLIren diziplinarteko izaera bere egiten du gogoa-k: hizkuntza, ezagutza, komunikazio eta ekintzari buruzko ikerkuntza bultzatzen du, eta logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifizialetik datozen teoria eta metodoak bat ekartzen saiatzen da. gogoa-k, beraz, filosofo, logikari, hizkuntzalari, psikologo, matematikari, adimen artifizialeko aditu eta ezagutzari buruzko teoriagile sozialen lanak jasoko ditu. Ez dago beste modurik, diziplina askotako adituen elkarlana baizik, hizkuntza, ezagutza, komunikazioa eta ekintza behar bezala aztertzeko.
gogoa-ren edukiak The Philosopher's Index eta MLA indizeek jasotzen dituzte.
ISSN: 1577-9424

bol: 11, zk: 1 (2011)
ISSN: 1577-9424
