|
|
|
Kalitate
ekintza guztiak, Donostiako I.I.T.U.E.ko Makina eta Motore
Termikoetako Sailak eskaintzen dituen zerbitzu eta eginkizunen
hobekuntzarako zuzenduta daude, bere bezeroen gogobetetzea lortzeko asmoz.
Horretarako,
kalitate ekintzak ondorengo arautegian sustatzen dira: Eskolako Kalitate Plan
Estrategikoa, Unibertsitateen Kalitatearen Ebaluaketarako Plan Nazionala,
EFQM Bikaintasun Eredua, UNE/EN/ISO arautegien ildo nagusiak, eta oro har,
kalitatearen kultura piztu eta sustatzea helburu duten arautegi eta prozedura
guztiak.
Honela, irakaskuntza eta bere emaitzen hobekuntzarako, azken urteotan
ondorengo ekintzak burutu dira, besteak beste:
o
Kalitatezko irakaskuntza
materiala argitaratu
o
Laborategiko ekipoak eta unitateak diseinatu, garatu, eta eraiki.
o
Laborategi
Birtuala sortu (E.H.U./U.P.V.-an aitzindari
izanik)
o
Heziketa berrikuntzan jardun, Ingeniaritza Termikoaren irakaskuntzarako
metodo eta material berriak garatuz. Proiektu eta ekintza hauen guztien helburua, ikaslearen kalitatezko heziketa lortzea eta hobetzea da, irakasle guztiok eginkizun dugun irakaskuntza edota ikerkuntzaren emaitzak ikaslearen heziketara zuzenduta egon behar baitute.
|
|
© 1999 Iñaki Gómez Arriaran Makina eta Motore Termikoetako Saila- Dpto. Máquinas y Motores Térmicos- Escuela Universitaria Politécnica de Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoa UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO - EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA UPV/EHU Pza. Europa 1 - 20018 Donostia tel. + 34 943 017196 -- Fax. 943 41 10 97
web hau 2000ko maiatzaren 20an argitaratu zen --- azken eguneratzea : 2008-10-04
|