|
|
1996. urteaz geroztik, Ingeniaritza Termikoaren jakintza arloan burutzen ari garen hezkuntza-berriztapen proiektuen artean, laborategi birtuala oso lanabes boteretsua suertatzen ari da azken urteotan.
Honen bitartez, limitazio fisiko ukaezinak dituen laborategi batean ikasle-kopuru handi batekin jardun behar izateak eragin dituen irakaskuntzaren kalitatearen murrizketak ekidin daitezke.
Laborategi birtuala, gure egiazko laborategian aurki daitezkeen ekipo eta unitate ezberdinen ordenagailuz garatutako simulazio-programa sorta batez osatzen da. Programa hauek praktikaren simulazioaz gain, berau burutzeko eta erabiltzeko behar den laguntza, argibide teorikoa eta metodoaren deskribapen zehatza dakarte.
Laborategi birtuala, gure egiazko laborategiaren osagai gisa erabiltzen badugu ere, azken honen faltan ordezko gisa ere erabil daiteke, laborategirik ez duten eskola edo zentroetan. Saileko irakasleok, laborategi birtualaren bidez lortu nahi duguna ondorengo puntuetan laburbildu daiteke:
Jarraian, erabiltzen ditugun simulazioetatik ateratako zenbait irudi ikus ditzakezue:
Klimatizazioa eta aire-girotzea
Bero-trukagailua
Gas-turbina (berria): Garatu berri dugun aplikazio informatiko honen bitartez, gas-turbina ( sinplea eta birsorketaduna ) motore baten simulazioa eta parametro nagusien eragina azter daiteke. Turbinaren lan-zikloak, ez soilik aire estandar ziklo teorikoak baizik eta ziklo errealak aztertzeko aukera ematen du ere bai. Horretaz gain, errekuntza kalkuluak egin daitezke.
Haizagailu zentrifugoa
Karta psikrometrikoa
Beroa barreiatzeko Hegatsak
Hozte-makina eta bero-ponpa
Hozte-ganbara
Epe laburrean, laborategi birtualaren software-a zure ordenagailura jeitsi ahal izango duzu.
Praktika birtualak burutzeko, ordenagailuz hornitutako ikasgela berezia dugu; bertan ikasleek beren praktika birtualak pertsonalki burutzen dituzte, aurretik egiazko laborategitik pasa ondoren.
|
|
© 1999 Iñaki Gómez Arriaran Makina eta Motore Termikoetako Saila- Dpto. Máquinas y Motores Térmicos- Escuela Universitaria Politécnica de Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoa UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO - EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA UPV/EHU Pza. Europa 1 - 20018 Donostia tel. + 34 943 017196 -- Fax. 943 41 10 97
web hau 2000ko maiatzaren 20an argitaratu zen --- azken eguneratzea : 2008-10-04
|