Makina eta Motore Termikoetako Saila          azken eguneratzea :2008-10-04

Orri Nagusia Irakaskuntza On-line ebaluaketa Estekak Laborategia Laborategi Birtuala Irakasleria Kalitatea I+G+B

Helburua

Materiala

Praktika birtuala

 

 

HEGATSEN BIDEZKO BERO-BARREIAPENA

Gure laborategian diseinatu eta eraikitako unitatea.

 

 

 Helburua: 

Konbekzio eta erradiazio bidezko bero-barreiapena jasaten duen eta zeharkako sekzio konstantea duen hegats baten konportamendua aztertu.

Hegatsan zeharreko bero-transmisioa eta tenperatura-distribuzioa lortu eta distribuzio teorikoarekin konparatu.

Hegatsaren etekina kalkulatu.

Materiala:

Guk diseinatutako saiakuntza-bankua, aluminiozko aleazio batez egindako hagatxo batez osaturik dago; hagatxoa bere oinarrian erresistentzia elektriko batez berotzen da. Hagatxoa posizio horizontalean mantentzen da, eta emari aldakorreko haizagailu batez, hagatxoa eta airearen arteko konbekzio-koefizientea erregula daiteke.

Erresistentziak ematen duen potentzia erreostato batez erregula daiteke, eta honela hegatsaren oinarrian tenperatura ezberdinak lor daitezke..

K motako 6 termoparren bitartez, hegatsaren puntu ezberdinetako tenperatura neurtu daiteke, eta data logger batez baliatuz, informazio hori guztia ordenagailuan sartu eta tenperatura-distribuzioaren eboluzioa irudika daiteke.

Praktika birtuala:

Hegatsaren praktika hau egiteko erabiltzen den hegatsaren konportamendua modelizatu eta simulazio informatikoa garatu dugu. Honela, ikasleak hegatsaren funtzionamendua  inolako limitaziorik gabe aztertu dezake, berak nahi dituen eta laborategiko unitate errealean ezin dituen parametroak kontrola baiditzazke. Gainera, bero-trukagailu birtual honen bitartez, praktika aldi berean egin dezaketen ikasle kopuruak ez du mugarik.

 

 

 

                      

 

 

© 1999 Iñaki Gómez Arriaran

Makina eta Motore Termikoetako Saila- Dpto. Máquinas y Motores Térmicos-

Escuela Universitaria Politécnica de Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoa

UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO - EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA UPV/EHU

 Pza. Europa 1  -  20018 Donostia

tel. + 34 943 017196     --      Fax. 943 41 10 97

buscar         Página Principal       Zure iradokizunak  

 

 

web hau  2000ko maiatzaren 20an argitaratu zen                 ---                   azken eguneratzea : 2008-10-04