XX. MENDEKO GERRETAKO PROPAGANDA

Artikulu honetan, I.Mundu Gerran, Gerra Zibilean, II.Mundu Gerran, Golkoko Gerran eta azkenik, Yugoslaviako Gerran parte hartzu zuten blokeek erabilitako propaganda metodoak aztertuko ditugu.

I.GERRA MUNDIALA EDO IDAZKERAREN BOTEREA (1914-1918)

Giza natura eta honen erreakzioak uniformeak zirela uste zen, beraz, propaganda, biztanleriaren artean jarrera berdintsuak baldintzatzen zituen; pertsonek hauen gainean kontrolik ez baitzuten. Hala ere, bi motatako propaganda desberdin dezakegu, kanpokoa: etsaia desmoralizatzeko hegazkinetatik botatzen ziren paperak erabili ordez, “salbokonduktu” orria erabiltzen hasi zen (erresistentziarik jartzen ez zutenei ondo tratatuko zutela esaten zuten); eta barnekoa: hemen prentsa erabiltzen hasi ziren, etsaiaz barre egiteko bere akatsak goraipatzen zituzten komikiak eginez. Horrela, gerraren zerbitzura batzen ziren kartelak eta postalak, belaunaldi berriak gerraren beharraz konzientziatzen zutenak,  helduei bake desioa, mina eta anai-amodioa piztuz.

Bestalde, kontrapropagandarekin, herriaren beraren gailentasun armamentistikoa aipatzen zen, etsaiaren ihesa itxaroten. Gerraren egoera ezin da justifikatu, beraz, egin behar dena jendea merkatu ekonomiko batzuk baino gehiago lortzeko egiten dela konbenzitzea da. Horretarako beharrezkoa da zentsura zorrotz bat ezartzea.

Etsaiak ere, badauka propaganda jasotzeko beharra. Biztanleria zibila ez da etsai modura tratatzen, beraz, emakumeak eta umeak garrantzitsuak dira, borrokalarien gainean eragin handia baitaukate.

Propagandaren ondorioak gerra eta gero ez ziren oso garrantzitsuak izan, gerra irabaztea, aliatuen ahalmen armamentistikoan izan baitzuen oinarria.

ESPAINIAKO GERRA ZIBILA (1936-1939) EBOLUZIOAN DAGOEN ZIENTZIA BATEN FROGAZELAIA

Demokrazia Fazismoaren aurka agertzen den gerra honetan, I.Mundu gerran ikasitakoa erabiliko dute, hegazkinetatik paperak botaz, abestietara, irratira, zinemara eta abarrera joz, tropen morala igo nahiaz.

Espainian, 1936an, Errepublikak propaganda jaulkitzen zuten zenbait iturrien koordinazioaren beharra ikusten du, eta Propaganda eta Informazioaren  Bulegoa sortzen du, baina koordinazioa ez du esan nahi batuketa, eta hau lortzeko Propaganda Ministeritza sortzen du. Frankismoa dagoen zonaldean, ezin dute propagandarik irakurri ezta entzun, beraz, Errepublikak, paperak bi aldeetatik inprimatzen hasten da, jendeak , lurretik papera jaso gabe, mezua irakur dezan.

Bestalde, frankismoa dugu, zeinaren berrien homogeneotasuna agerian geratzen da, guztiek jasan behar baitute Prentsa Gabineteko zentsura. Horrela, inposizioak irratira ere heltzen dira, berriak igorri baino lehen Lejioko Himnoa entzun beharra dagoela adibidez.

Gerra Zibila iraultzailea izan zen, zapalduta zeuden nazioen eskubideak defendatzen zituelako. Espainia Errepublikanoan, propaganda politikoa hasieratik arma garrantzitsu bihurtu zen. Aldiz, Frankismoaren aldean, lau gai izan ziren nagusi: Estatu berriaren definizioa, ekonomia eta langileriaren bizi kalitatea, abeltzaintza eta erlijioa.

Emaitzak ez ziren onak izan, akats ugari bete ziren, propaganda nahikorik ez zegoen, ahuleri teknikoa eta argumentazioetan gehiegizko orokortasunak zeuden. Hala ere, kontrapropagandak bere helburuak bete zituen, hauek handiagoak frankisten aldean izanda ere , erizpide militar eta politikoak batu zirelako.

II.MUNDU GERRA (1939-1945): IRRATIAREN GARAIA

Betiko teknika propagandistikoen hobekuntza iritzi publikoaren ikasketak, irratiaren aurkikuntza eta abarrek ekarriko dute. Alde batetik aliatuak ditugu, hauek iritzi publikoaren eboluzioa jarraituko dute, propagandako zerbitzuen eta hedabideen arteko koordinazio falta konpontzeko. Hala ere, Alemanian esaterako, tortura fisiko eta psikikoak erabiliko dira bakea lortzeko asmoz, eta EEBBetan FBI eta CIA sortuko dira. Gerra amaieran, propagandak aldaketa bat jasango du, galerak ezin baitira gorge eta iraultza soluzio bakartzat aurkezten da.

Gerra honetan baita ere, propaganda, beste elementu bat besterik ez zen izan. Bakarrik zibilen bizi egoera larriagotu egin zenean eta gerraren garapenaren berriak filtratu zirenean, biztanleriak borrokatzeari utzi zion bere esfortsuaren baliogabekeriaz jabetuz.

GOLKOKO GERRA (1991KO URTARRILA-APIRILA): TELEBISTAREN GARAIA

Gerra honetako protagonistak telebista eta faltsua eta deformea den errealitatea informazioa izango dira. Bideojokuak, mapak, gerrako jokuak, komikiak eta abar merkaturatuko dira helburu honekin. Hauda, diplomazia telebista eta hedabideen bitartez burutuko da.

Bagdaden lehenengo astetan emititzeko aukera izan zuen katea CNN izan zen. 16 orduko zuzeneko emanaldiak ikusentzulego handia izan zuen; lehenengoaldia izango da gerra batekin hau gertatuko dela.

Gertakizun hauekin, mendebaldeko aliatuentzat ez zen zaila izan Golkoko gerra ekidin zineko iraultza bat bésala aurkeztu. Hala ere, “benetako egia” filtratu zenean, (bere objetiboak betetzen ez zituzten misilak, giza galketak eta suntsipen ekologikoa ...) gobernu nazionalarentzat epaiketa bat ekarri zuen.

Gorroto guztia Saddamen norabiderantz doa, beraz, Irakeko herrialdea gerra amaierako propagandan agertzen da, estatubatuarrek baraien aurka ez daudela esanez eta beraien laguntza behar zutela Saddamekin amaitzeko, honek milaka iraki hil baitzituen.

Ondorioz, momentu batzutan, propagandaren gehikuntzak, gerra ahztea ekarri zuen hau ikuskizun bat bihurtuz.

YUGOSLAVIAKO GERRA (1991-1995)

Gerra honetan, propagandaren influentzia erabakiorra da. Serbioek europear segurtasunarekin jokatuko dute euren ikuspuntuak babesteko, hala ere, haien krudeltasuna dela eta, propaganda internazionalaren borroka galduko dute.

Sarajevorentzat, irratia izango da munduarekin harremanetan jartzeko hadebide bakarra, etsaiaz barre egiteko eta gezurrak botatzeko.

Hala ere, propaganda metodo berriak erabiliko dira, zeinak beldurrean eta indarrean oinarrituta dauden. Hau etsaiaren desgerpena ezezik, historiatik kanporatzea era bilatzen delako gertatzen da.

Auzokideak eta lagunak etsai bihurtzen dira beste etnia batekoak izateagatik, horregatik kontrapropaganda beharrezkoa izango da.

Egindako terrorismo guztia iritzi publiko internazionalaren aurrean izkutatzen zen, helburu politikoak ahuldu zitzaketen kanpo interbentsioak alde batera uzteko. Horretarako, hedabide atzerritarrei zebtsura ezartzen zaie, horrela, Sarajevon, hildako kazetari bakoitzagatik 300 dólar ordaintzera ere ailegatuz. Baina azkenean, argia ikusten dutenean, zibilak aurka agertzen badira ere, azkenean politikarien iritzia gailendu eta gerrako ekidin ezineko ondorio bezala agertzen dira.

Gerraren iraupena helburuak zehazten doa, eta agerian geratzen da, jokoan dagoena ez dela biziraupena, boterea baizik. Ondorioz, zibilek nekea adierazten dute, eta erresistentzia sortuz doa.

Hala ere, Golkoko gerran. Mendebaldeko potentziek izandako interbentzioa Yugoslavian emandako giza-laguntzarekin alderatu beharko genuke, hauek zibilen sufrimendua lasaitu ere ez baitute egin.

Gerra amaituta egonda, Organizazio Internazionalen aginbeharra, gerrako kriminalak zigortzea eta errefuxiatuen itzulera beraien etzetara bermatzea izango litzateke, ez bakarrik birkonponketa ekonomiko eta politikoan laguntzea.

Patricia Aldazabal