Telebista kateen arteko gerra

 

            Irailaren 11an hasitako krisia erronka handi bat izan da AEBtako telebista kateentzat. Horren isla batzuk agertzen dira artikulu honetan.

 

            Ulertzeko zaila egiten den arren, Afganistanen dauden EEBBetako kateen korrespontsalek, subjektiboak izatera behartuak daude beren kroniketan, aberritasun mezu bat helarazteko. Agian, hain amerikarra den jarrera honek eraman du FOX news katea bere etsaia den CNN gainditzera “prime time”ean. Kritikoen arabera azken kate honek bere berezko izaera galdu du.

            Agian, CNN oso garesti ordaintzen ari da “terrorista” hitza ez erabili izana “ustezko” adjektiborik gabe Osama Bin Ladeni buruz hitz egiterakoan atentatua gertatu zenetik egun gutxira. Honekin, ez zuten aurreikusi ikuslego ertaina gogaituko zutenik.

            EEBBetako beste kate handi batek, MSNBC-k hain zuzen, aurkezten duen informazioa eramangarriagoa da. Beren ordezkariei ez zaie hainbeste politika egitea interesatzen, dirua egitea bezala. Afganistango gerrak emaitza benetan tristea uzten du “all news” kazetaritzarentzat, nola onuragarria, informazioa 24 orduz eskeintzen duten enpresen emaitzen kontuetarako.

            Aditu batzuek diotenez, hainbesterainokoa izan zen Irailaren 11ko eguna, edozein gradutako aberritasuna onargarria dela, informazioaren inpartzialitatea apurtzen badu ere. Adibiderik aipagarriena eta komentatuena EEBBetan, Geraldo Riverarena da. Gizon hau telezaborra deritzon generoaren aurkezle ohia, Afganistanera joan da gerrako berriemaile bezala “ezer egin gabe jarraitu ezin zuelako”. Pistola batekin joan zen eta aurkitzen bazuen Bin Laden hilko zuela adierazi zuen.

            CNN kateari terrorismoaren aurkako gerrak bere krisialdi propioan harrapatu du. 400 langile kalera bota ondoren krisia gainditzea espero du. Guztira langilegoaren % 10 kalera joan da, kate honetako azken 20 urte hauetako aurpegi ezagun eta famatuenez gain. Urrian CNN katea % 225 hazi zen, 2000 urteko Urriarekin konparatuz; FOX katea % 150 igo da eta MSNBC % 167 bat. Irailaren 11an ikuslegoei dagokienez guztiek beren marka historikoa hautsi zuten. Kate hauentzat zoritxarrez bada ere, arazo militarra onuragarria da.

            Operazio militarrak, Pentagonoko prentsaurrekoak, Al Qaedako kide baten atxiloketa edo atentatu gehiagoren esperoak, harreta biziki mantendu dute. Honetaz gain CNN, FOX eta MSNBC kateak Bin Ladenen bideo gehiago agertuko diren zain daude. Ezin da inolaz ere ahaztu, Irailaren 10ean, kate horiek beren ikuslegoak mantendu nahian zebiltzala, beren programazio guztia “Condit kasuari” eskeiniz. Gazte baten desagerketarekin zerikusia zuen Kaliforniako kongresista.  

 

                    Maider Gorostegi, Susana Pinto