OLATZ ARRIETARI ELKARRIZKETA

Olatz Arrieta, ETBk New York-en duen korrespontsalak, guk eginiko galderak erantzun dizkigu, New Yorken bizi izan den egoera konkretatuaz.

-New Yorken lehen egunetako kaosarekin zer zailtasun zeuden informazioa eta datuak bildu eta zabaltzeko?

Lehengo bi egunetan arazorik handiena kazetarientzat telefono lineak izan ziren. Bai finkoak eta bai mugikorrak blokatuta zeuden dei  asko zeudelako eta mugikorren kasuan dorre bikietako batean zeuden antenak erori egin zirelako. Beraz erredakzioarekin, satelitearekin eta abar hitz egitea oso zaila zen. Hortik aurrera arazo nagusiena atentatuen tokira sartzea zen. Poliziak galarazi egiten zuen sarrera eta bertan erreskate lanetan zeuden suhiltzaileak eta boluntarioak kontatzen zigutenarekin konformatzen ginen.

-Komunikabidea amerikarrek patriotismoa pizteko ahalegin berezirik egin al dute?

Bai, telebista kateen logoetan bandera edo banderaren koloreak jarri dituzte, egunkariek eta aldizkariek banderak ere dohain eman dituzte eta irratietan ere mezu patriotikoak zabaldu dituzte,. Patriotismoa toki guztietan dago eta patriotismo hori zabaltzen medioak oso garrantzitsuak izan dira.

-Gizartea egoera larrian dagoenean informazio eta sentipenak banatzea zaila  al da?

Hildako asko dauden egoeratan beti gertatzen den moduan bi fase egoten dira.Lehenengoan tragedia gertatu berri denean sentimenduak dira nagusi eta gero denborak aurrea egin ahala zergatiak analisiak eta horrelakoek garrantzi gehiago hartzen dute. Hemen telebistetako aurkezleek dorre bikien egunean ezin izan zituzten euren sentimenduak ezkutatu, beste edozein estatubatuar bezala jota zeuden gertatutakoarekin eta batzuk negarrez hasiko zirela zirudien.

-ETBk nolako lana eskatzen zizun, eta zer medio eskaintzen zizkizun?

ETB-k gehienbat zuzeneko konexioak eskatzen zizkidan lehengo egunetan logikoa den moduan. Horrelako notizi handiekin logikoa den moduan. Gero erreportajek egiten hasi ginen, euskal komunitateari buruz eta gertatutakoaren inguruan. Medio aldetik ez nuen arazorik izan.Munduko telebista guztiek zuzenekoak toki bertsuetatik egiten genituen, poliziak usten zigun tokian eta alde horretatik ETB CNN, BBC eta besteak zeuden leku bere berean zegoen.

-Zuk nolabaiteko presiorik jasan al duzu garai horretan?

Denboraren presioa beti izaten handia eta kasu hartan are gehiago goiz eta arratsaldez lanean ibiltzen nintzelako oso gutxi lo eginda gainera. Bestela nik ikusten nuena kontatzen nuen eta nahi nuen moduan kontatzen nuen.Sekula ez dut inolako presiorik jasan.

-Nola ikusten duzu orain New York? Ondorio handiak utzi dituela uste al duzu?
Bai, batez ere ondorio psikologikoak, beste atentatu bat gertatuko denaren beldurra,  Baina New  York ari da normaltasunera bueltatzen. hiri

Atzerriko informazio oso gutxi ematen zuten lehen eta orain askoz ere gehiago ematen dute. Bat-batean atentatuekin munduan daudela konturatu dira estatubatuarrak, isolamenduan ez daudela, eta beste herrialde batzutan gertatzen denak eragina izan dezakeela hemen. Alde horretatik nazioarteko informazioaren berpizte bat gertatu da. Komunikabideek dena den ez dute oraindik sakonki aztertu hiru hilabetez gobernuak esaten zuen guztia kritikarik gabe zergatik ematen zuten,baian autokritika batzuk entzun dira.

Xabier Aizpurua, Ander Arzak, Eider Elduaien, Kristina Fernandez, Balba Merino, Itsaso Muñoz, Keltze Tristán