“Hasiera batean 3. Mundu gerra baten prolegomenoei buruz emandako deskripzioan, Talibanen aldetik suposatutako armamentu biologikoen erabileraren ideia nolabait desegin dela esan beharko genuke. Alde batetik froga eza dela eta, eta bestetik kontraesan ugari eman direlako hala historian zehar nola egungo egoeran ere. Badirudi hasiera batean Talibanei atribuitutako terrorismo biologiko edo kimikoen ekintzak, Antrax edo Lupuaren kasuan desinformazioaren zulo beltzean galdu direla”.
Alde batetik froga ezak direla eta, Estatu Batuetako C.I.Ak eta F.B.Ik teoria hau bultzatzeko indarrik gabe gelditu direlako eta bestetik ikerketa sakonak egin ondoren ateratako ondorioztapenak ez direlako izan espero zirenak.
Esan beharra dago, informazio ilunetan izan bada ere ikerketak egin ondoren, estatubatuar eskuindar faxisten ekintzak izan zirelako ideia indarra hartu zuela mass-mediek esan zutenez. Informazio hauek oinarri erreal bat edukita ere, bere baitan desegin ziren segituan. Horrela gaur inork ez daki ziurtasunez zeintzuk izan ziren ekintza horien egile ezta nola burutu zituzten ere. Dakigun bakarra biktimen zenbatekoa da. Informazio hauekin bat dator Timothy W. Thobiansonek egindakoak. Gizon honek, Utah aldean “Unabomber” antzeko zerbait izan da aste luzeez 250 orrialdeko Antrax eta beste armamentu kimikoen manual bat internetetik klandestinitatean saltzen egon delarik. Orain arte 2.000 ale saldu ditu, baina C.I.Ak esan duenez Thobiansonek ez du emandako kasuekin ezer ikusirik nahiz eta bertan armamentu hauek nola sortu, nola gizarteratu eta estrategia ezberdinak deskribatzen dituen. Bestaldetik eman dira ere zenbait zientzialarien aldetik Lupua kasuen atzetik ibili diren informazioak, baina dirudienez mass-mediek interes gutxi dituzte ekintza hauen atzetik estatubatuarrek daudelako ideia zabaltzeko. Horrela kontraesan hauek desegitekotan beste informazio batzuk sortu ziren, Talibanak Tora-Borako bidean alde egin zutenean adibidez, Jalalabadetik hegoalderantz 20km-tara Farm Hada Al Qaedaren base militarrean aurkitutakoak deskribatuz. Ziotenez bertan Saún gasezko 10 kapsulatako 30 kaxa aurkitu zituzten. Gas honetaz beteriko goilara batek 10.000 pertsona hil dezake eta azalarekin kontaktuan minutu batean heriotza sortzen duela diote adituek. Estatubatuarrek ere esan dute espioitza lanetan ibili direla, eta Talibanen artean afganistandar bat infiltratu ostean hauek bigarren ekintza terrorista batean lan egiten ari zirela ondorioztatu dutela, ekintza hau bioterrorismokoa izango delarik.
Baina batzuk esan eta besteak kontraesanetan ibili dira. Horrela Abdull Hamat Hinat taliban gobernuaren bozeramaileak esan zuenez, Estatu Batuetako ejertzitoak Afganistango gerratean ematen ari diren bonbardaketatan, Herat eta Kandaharetakoetan hain zuzen ere, armamentu biologiko eta kimikoak erabiltzen ari dira bizitza bera ere deuseztatzekotan, momentuz frogarik ez dituzten arren. Estatu Batuek berriro ere informazio hauek gezurtatu zituen.
Argi dago Antraxarekiko desinformazioa nabaria dela. Hasiera batean garrantzi gehiago eman zitzaion bioterrorismo kasu hauei Afganistanen ematen ari ziren ehunka eta milaka heriotzei baino, baina denbora pasatuta kutsatze informatiboaren estrategiatik mass-mediek desinformazioarenera jo dute, isiltasunean gelditu baino lehen. Zergatik? Akaso jadanik ez du interesatzen ekintza horien inguruan informazio gehiago hedatzea? Akaso gauzak ez dira esan zuten antzerakoak?
Azken asteetan kazetari ugari izan dira diskurtso informatibo orokorretik desbinkulatuta informazio ezberdinak eman dituztenak, oinarri sendoekin gainera. Horrela badaude esaten dutenak, mugako eskuindarrak bioterrorismo ekintza hauek egin izan baino, C.I.A. bera izan dela, Estatu Batuetako gizartea Taliban edo are gehiago, arabiarrenganako aurkakotasuna mantentzekotan, hau da, Afganistango bonbardaketak justifikatzeko, justifikatuak egon, bazeuden arren. Kazetari alternatibo hauek diotenez arrazoi ugari daude hau horrela izateko. Lehenik eta behin, Estatu Batuak dira munduko potentzia handiena armamentu biologikoen esparruan. Aurreko urtean Estatu Batuek beraiek onartu zuten 30.000 tona armamentu kimiko zituztela. Bestetik, historikoki lehen potentzia izanik, Saddam Husseini ere Antrax esporak eman zizkion Iranen aurkako gerratean erabili zitzan, 1988an, gezurra badirudi ere. Beraz, espora hauek kontrolatuta dituztelarik ez da zaila pentsatzea nolabait ere beren interesen alde erabili izatea, lehenago ere erabili badituzte behintzat. Baina ematen dituzten arrazoien artean garrantzitsuena honako hau litzateke, NBC telebista kateak, Antrax ekintzei buruzko informazioak monopolizatu dituen kateak, “General Electric” estatubatuar konpainiaren gehiengo akzioduna dela eta enpresa honek armadarentzako armamentu gehiena produzitzen duela. Horrela izanik, logikoa litzateke pentsatzea desinformazio honek hasiera bateko kutsatze informatiboarekin batera kontrolatuta eta manipulatuta egon dela. Egoera mantentzeko modu hoberena litzateke dudarik gabe eta beste aldietan ikusi dugunez, Estatu Batuentzat “War is Money” delarik, beherakada gorrian zihoan ekonomia estatubatuarrari bultzada emateko modu egokia zuten hau.
Beraz, Antraxari buruz dakigun guztia zera da, ezer ez dakigula jakitea oztopatu digutelako, zentsura informatibo garrantzitsu baten bitartez. Orain arte klarki esan diguten bakarra espora horietatik nola defendatu izan da oinarrizko informazioa emanez eta zein izan den ekintza terrorista horren errudun, frogarik gabe izan bada ere. Mass-mediek berriro ere, informazioa emaria eta kalitatea kontrolatu eta manipulatu dutelako ondoriora iritsi gaitezke beraz