Kontrainformazioa interneten  

 

 

Edozein informazio garrantzitsu ematerakoan, hedabideek ahalik eta azkarren jokatzen dute notizia emateko orduan baina beti nabaritu da zentsura nagusi bat. Hala ere, teknologia berriak garatzean, fenomeno hori desagertuz doa, izan ere, orain hainbat informazio aurkitu daiteke Internet-en eta oso zaila izaten da kontrainformazio guzti hori kontrolatu izatea. Egileak beti tonu kritikoan aritzen dira globalizazioaren kontrako mugimenduetan murgildurik.

 

Irailaren 11-ren atentatuaren ondorioz krisi internazionala sortu da eta EEBBen ustez, gerra bat. Bistakoa da, informazioari dagokionez, mende honetako gatazka nagusienak ez duela beste gerrekin inolako zerikusirik.

Golkoko edo Vietmango gerran, adibidez, gobernuaren partetik propaganda kanpaina erraldoiak muntatu ziren hedabideak euren kontrolpean izateko eta bere interesen aldeko iritzi publikoa sortzeko. Gaur eguneko krisi internazional honetan, antzeko manipulazioak egiteko intentzioak ikusi dira estatubatuarren partetik, izan ere, argi utzi zuten Bush presidenteak eta bere kabineteek bi momentuetan bereziki: lehenengoa, munduko hedabide guztiei Ben Laden-en bideoak zentsuratzeko “aholkua” eman zienean; eta bigarrena, terroristen e-mail-ak arakatzearen aitzakiarekin FBI-k internet sarea hankaz gora jarri zuenean. Azken hau inolako arazorik gabe aurrera eramateko internet-en pribatutasun eskubidearen legedia aldatu zuten, honela sarea guztiz kontrolatuta izanik. Beraz, berriro ere, EEBBetako “White House”-a munduko informazioaren filtro nagusia bilakatzen da.

Beste gerrekin konparatuta gerra honek desberdintasun bat du: internet eta teknologia berriak. Hauek direla medio EEBBetan gertatutakoaren berri dugu baina modu zabalago batean.

Lehen informazioa oso monopolizatuta zegoen baina duela 5-6 urte Internetekin, oso zaila bilakatu da gobernuentzat sarean mugitzen den kontrainformazioa erabat kontrolatua izatea. Gaur egun web orri bat egitea eta internet-en jartzea, zeharo errez bihurtu da. Hau dela eta, hilabete honetako hedabide alternatibo gehienak, interneten topa ditzakegu. Iturri ofizialei aurre egiten dieten komunikabide hauek denboraren poderioz gero eta euskarri gehiagotan egiten dira, momentuz nagusiena telefono kablearen bidezkoa izanik.

Kontrainformazioaz arduratzen diren orriek .org luzapena dute, hau da, ez aberasteko erakundeak dira (etekin asmo gabeko erakundeak). Normalean, globalizazioaren kontrako mugimenduak antolatzeko espazio birtualak daude, hala nola, manifestazioak egiteko, panfletoak argitaratzeko... Normalean bere antolatzaileak edo burujabeak gazteak izaten dira, ideologi ezberdinez tolerantzia erakusten dutenak, ezkerrekoa nagusitzen delarik. Bere web orrialdeen edukien artean globalizazioaren aurka idazten dutenen autoreen ekarpenak aurki ditzakegu: Robert Fisk, Michael Albert, Ignacio Ramonet, Noam Chomsky, Michel Collon... ea.

Hedabide alternatibo hauek nabarmentzen dituzten beste ezaugarriak hauexek dira: alde batetik, ikuspegi kritikoa mantentzen saiatzen dira eta bestetik, pentsamendu antzekoa dutenen ideiak posta elektronikoan jasotzeari garrantzi handia ematen diote, euren artean nolabaiteko interakzioa sortzea, hain zuzen ere.

                    

 

                    Iker Bilbao Villaverde, Oiane Rementeria Perez, Tais San Jose Bembribe